Azken orduetan ere ez dute koronabirus kasurik atzeman Gipuzkoan

Uztarria.eus | atzo : 13:37 | Gizartea

Araban bi kasu, Bizkaian zazpi eta Nafarroan hamalau zenbatu zituzten atzokoan. Dena den, ez da hildakorik izan Hego Euskal Herrian, koronabirusaren osasun krisialdia hasi zenetik aurreneko aldiz.

 

Paseoak taldean eta kirola lagunduta egiteko aukera izango da bihartik aurrera

Uztarria.eus | atzo : 11:31 | Gizartea

Bihartik aurrera posible izango da paseoak taldean egitea, baita kirola lagunduta praktikatzea ere. Jendea bizi den etxeetan obrak eta konponketa lanak egin ahal izango dira, eta bigarren fasean sartzen diren lurraldeetako hezkuntza zentroetan eskolak aurrez aurre eskaini ahal izango dituzte. Horrez gain, ordutegi mugak bertan behera geldituko dira, eta udalen esku utzi dute ostalaritzako ordutegi mugak zehaztea.

 

Asier Sustaeta: "Mundu guztiak dauka istorio bat sortzeko"

Uztarria.eus | atzo : 10:12 | Kultura

Ofizioz arotza bada ere, ikus-entzunezko proiektuak sortzen ditu. Bost urtez Korosagasti filma egiten arituta, estreinatzeko pronto dute lana. Horretaz eta gehiagotaz hitz egin du Sustaetak Nora Alberdi kazetariarekin 2020 maiatzeko Uztarria aldizkarian.

 

'Sorgin gaiztoa' ipuina, Maider Egigurenen eskutik

Uztarria.eus | 2020-05-23 : 18:52 | Kultura

Azpeitiko Udal Liburutegiko Maider Egigurenek hainbat ipuin grabatu ditu bideoan azken asteetan. Gaurkoan, Juan Kruz Igerabideren Euskal Herriko ipuinak liburuko Sorgin gaiztoa kontaketa egin du Egigurenek. Hona hemen, etxeko txikienei...

Patxi Ruizi elkartasuna adierazteko manifestazioa izango da bihar

Erabiltzailearen aurpegia da hau Krisiaren Seme-alabak Sare Sozialista | 2020-05-23 : 17:21 | Politika

Hamahirugarren borroka eguna du gaur Patxi Ruiz preso politikoak. Egarri greba utzi duen arren, Murtzia...

Astelehenean irekiko dituzte autoeskolak, eta aurrez aurreko eskolak ematen hasteko aukera izango dute

Uztarria.eus | 2020-05-23 : 16:16 | Gizartea

Astelehenetik aurrera, autoeskolek aurrez aurreko nahiz online bidezko eskolak emateko baimena izango dute. Gaur argitaratu dute erabakia Espainiako Aldizkari Ofizialean. Datorren astean berrartuko dituzte gidabaimena ateratzeko azterketak ere.

 

Etxeetan eta espazio publikoan biltzeko aukera izango da astelehenetik aurrera

Uztarria.eus | 2020-05-23 : 13:44 | Politika

Konfinamenduaren arinaldiaren bigarren fasean sartuko da Hego Euskal Herria astelehenean, eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan jarraitu beharreko arauak jakinarazi berri ditu Eusko Jaurlaritzak. Besteak beste, ordutegien mugak desagertuko dira hein handi batean, eta gehienez, hamabost pertsona biltzeko aukera izango da, beti ere, segurtasun neurriak errespetatuta.

 

»» Erantzunak: 5 (birusa, Irruti, Kubatie7euro, BIDELAGUNA, borrock)

Positibo berririk ez Gipuzkoan

Uztarria.eus | 2020-05-23 : 15:21 | Gizartea

Araban eta Bizkaian hamahiru kasu positibo berri izan dira guztira. Atzo 5.783 proba egin zituen Osakidetzak. Pixkanaka, baina asko hobetu dira datuak azken asteetan. Dena den, zazpi lagun hil dira azken 24 orduetan.

 

1,7 milioi euroko eta hamabi lan lerroko Sustapen Ekonomikorako Plan Integrala osatu du udalak

Uztarria.eus | 2020-05-23 : 12:57 | Udala

COVID-19aren eragina arintzeko eta tokiko ekonomia nahiz industria bultzatzeko sustapen plana adostu dute EH Bilduk eta EAJk, elkarlanean. 1,7 milioi euro bideratu dituzte sustapen planera, eta hamabi lan ildo lagunduko dituzte diruz. Besteak beste, planaren barruan sartu dituzte zaintzarako, saltoki eta ostalaritza gune txikientzat eta oinarrizko beharrak dituztenentzako laguntzak, alokairurako dirulaguntzak, formazioak eta tokiko ekonomia sustatzeko bonoak.

 

Astelehenetik aurrera zerbitzu gehiago izango dira Azkoitia-Donostia eta Azpeitia-Ermua autobus lineetan

Uztarria.eus | 2020-05-23 : 11:45 | Gizartea

COVID-19 pandemiaren ondorioz, murriztuta egon dira autobus zerbitzuak azken hilabeteotan. Astelehenetik aurrera, ordea, zerbitzu gehiago izango dira UK01 eta UK05 autobus lineetan. 

 

Udaberri kolorez

Uztarria.eus | 2020-05-23 : 10:12 | Herria

 

Oharkabean iritsi zen aurten udaberria. Konfinamendua tarteko, nekez goza zitekeen inguruko paisaiaz orain gutxi arte. Herritarrak barruan sartuta, baina, naturak bere bidea egiten jarraitu du eta irudi ederrak utzi zituen...

»» Ikusi argazki guztiak (9)

Bueltan dira azken ostiraletako elkarretaratzeak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Sare Herritarra | 2020-05-23 : 10:08 | Politika

COVID-19aren ondorioz espetxeetako egoera are gehiago larritu da. Lehendik urrunduak eta bakartuak zeuden euskal presoei...

Azken egunetako ekintzen aurrean, erantzuna

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko EAJ Udal Taldea | 2020-05-22 : 17:30 | Politika

Elkarbizitzan eginiko aurrerapausoen lorratzak ezabatu nahian gauzatutako hainbat ekintza jasan behar izan dituzte azken egunotan alderdi ezberdinetako egoitza zein norbanakok. Gaurkoan, ordea, autobus publiko batean eginiko pintadekin iratzartu gara guztiok...

COVID-19 gaitzari aurre egiten

Erabiltzailearen aurpegia da hau Gorka Azkune | 2020-05-22 : 16:53 | Gizartea

Gorka Azkune EHUko Informatika fakultateko ikerlari eta irakasleak honako artikulu hau idatzi du Berria egunkariaren Argi Aldian atalerako.

Autobusean egindako pintaketak "lekuz kanpo" daudela salatu du Udal Gobernuak

Uztarria.eus | 2020-05-22 : 15:46 | Politika

EH Bilduko udal ordezkariek "desadostasuna" agertu dute ekintzaren aurrean, eta adierazi dute Azpeitiko Udal Gobernuak bizikidetzaren eta normalizazio demokratikoaren alde jarraituko duela lanean. Aldundiak ekintza gaitzetsi du, eta "elkartasuna eta gertutasuna" adierazi dizkie autobusean ziren bost lagunei zein gidariari. Azpeitiko EAk ere ekintza "guztiz arbuiagarria" dela eta "irmoki" salatzen duela jakinarazi du Twitter bidez.

 

»» Erantzunak: 19 (birusa, BaserrikoOllaxkueLabienPunk, Odolpik, Baserrikoollaxkuelabien...)

»» Aktualitate gehiago

Nabarmenak

Azpeitiko Gida

negozio baten argazkia Luba aholkularitza
Enparan kalea, 45 Tel.: 943157525

Guardiako farmazia: Aranburu Goiko kale, 2. Azpeitia (+)