Eskela

Junkal Korta Odriozola

-Gugan bego-

Gaur hil da, 78 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren bedeinkapena hartu ondoren.

Nahiz azken hilabetea
izan den gogor xamarra,
zuk erakutsi diguzu
barruan zendun indarra.
Beti esan izan duzu
100 urte zein earra.
Azkarregi iritsi da
zu agurtzeko beharra.
Masailean behera
malkoa eta negarra,
gaur erori zaigulako
famili honen adarra
kostako da aurkitzea
berriro ere iparra
baina ez dugu ahaztuko
amonaren irrifarra.

Bere senarra: Gregorio Letamendia; seme-alabak: Izaskun eta Juan, Asier eta Ainhoa; bilobak: Maialen eta Unai, Ion, Garazi eta Mikel; anai-arrebak: Xanti (†), Pako (†), Koro (†) eta Antton (†), Roxio eta Ximon (†), Juan Manuel eta Lourdes, Mª Angeles eta Pako; ezkon anai-arrebak, ilobak eta gainerako ahaideak.

Haren arimaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela BIHAR, ASTEAZKENA, arratsaldeko ZAZPIETAN, Azpeitiko SOREASUKO SEBASTIAN DONEAREN parrokia-elizan gorpua bertan dela egingo den hiletara. Aldez aurretik, mila esker.

Azpeitian, 2024ko apirilaren 23an

OHARRA: Hilbeila bihar, asteazkena, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:30era Azpeitiko CARMONA EHORZKETA TANATORIOAN egongo da.

Eskela

Eskela jarri nahi izanez gero, Uztarriaren 943-15 03 58 telefonora deitu, azpeitia@ukt.eus helbidera mezua idatzi edo Uztarriaren bulegora joan daiteke. Carmona ehorztetxearen bidez ere jar daiteke eskela: 943-15 15 14 edo 629 43 42 67 telefonoetara deituta edo bertara joanda.


Eskela

Junkal Korta Odriozola

Azpeitia

2024ko apirilaren 23an hil zen, 78 urte zituela.

Eskela

Junkal Korta Odriozola

Azpeitia

2024ko apirilaren 23an hil zen, 78 urte zituela.

Eskela

Junkal Korta Odriozola

Azpeitia

2024ko apirilaren 23an hil zen, 78 urte zituela.

Eskela

Junkal Korta Odriozola

Azpeitia

2024ko apirilaren 23an hil zen, 78 urte zituela.

Eskela

Junkal Korta Odriozola

Azpeitia

2024ko apirilaren 23an hil zen, 78 urte zituela.