Iraurgi Saskibaloi Taldea

 

Juaristi enpresak ISBko gizonen lehen taldea babesten jarraituko du

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2019-09-27 : 17:52

Joan zen asteburuan hasi zuen Juaristi ISBk denboraldi berria, eta gaur, ostirala, prentsaurrekoa eskaini dute kirol taldeko kideek nahiz hainbat erakundetako ordezkariek. Gizonen lehen taldeak LEB ligetan hamargarren denboraldia hasi...

Juaristi eta Añares Rioja izango dira Iraurgiren talde nagusien babesleak datorren denboraldian ere

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2019-07-08 : 18:34 | Kirolak

Aurreko sasoian izan dituzten babesleak mantenduko dituzte Iraurgi Saskibaloiaren bi talde nagusiek 2019-2020 denboraldian. Horrela...

Pablo Lasorekin udalekuak agurtuta, txikien entrenamenduekin hasteko prest

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2019-06-28 : 16:55 | Kirolak

Real Madril ACB ligako txapeldunaren entrenatzailea Azpeitian izan da gaur, Saski Summer Camp-en azken jardunaldian. Bihar goizean, berriz, 2011. urtean jaiotako neska-mutikoentzako entrenamendu saioa egingo du Iraurgi SBk kiroldegian.

 

Andy Panko saskibaloi jokalari ohia Azpeitian izan da

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2019-06-27 : 09:44

Andy Panko (Harrisburg, Pennsylvania, AEB, 1977) saskibaloi jokalari ohia Azpeitian izan zen atzo, Saski Summer Camp udalekuetan. Iraurgi Saskibaloi Taldeak antolatutako udalekuetako gaztetxoei bisita egin zien ACB eta NBA ligetan...

Gaur hasi dira Saski Summer Camp udalekuak

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2019-06-24 : 12:34

Gaur, ekainak 24, hasi dira Iraurgi saskibaloi taldeak antolatutako Saski Summer Camp udalekuak. 2006tik 2011ra bitartean jaiotako hainbat neska-mutil plazan elkartu dira gaur goizean, eta dagoeneko hasi dira saskibaloi nahiz...

Asteburu bete-betea Iraurgi Saskibaloiarentzat

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2019-05-10 : 17:34 | Kirolak

Juaristi ISBk ligako azken partida jokatuko du bihar Azkoitian. Sarrera doan izango da gizonezkoen talde nagusiaren agurrekoan, eta neurketaren atarian Juaristi babeslearen pelutxeak salduko dituzte, AVAIM GKEaren aldeko dirua biltzeko. Azkoitian bertan, azken txanpa beteko du Iraurgiren Garagardo Azokak.

 

Garaipen ederrak Añares eta Juaristi ISBrentzat

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2019-04-08 : 11:47 | Kirolak

LF2ko taldeak nagusitasun osoz irabazi zuen Ibaizabalen kontrako derbia (93-56), eta igoera fasera sailkatzeko txartela jokoan izango dute Iraurgikoek datorren asteburuan, liga erregularraren azken jardunaldian. Zilarrezko LEB ligan, berriz, Juaristik ere sekulako erakustaldia egin zuen Almansaren kantxan (61-75).

 

Ate irekiak eta sarrera doan, Añares eta Juaristi ISBren asteburuko partidetan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2019-03-22 : 09:22 | Kirolak

Biek jokatuko dute Azpeitiko kiroldegian: LF2ko taldeak Celta liderra hartuko du bihar eta Urrezko LEB ligakoak Villarobledo, igandean. Bi neurketak 18:00etan hasiko dira eta Urgi maskota berriaren estreinaldikoak izango dira.

 

Emankorra izan da asteburua Iraurgi SBren talde nagusientzat

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2019-03-11 : 12:25 | Kirolak

Añares ISBk nagusitasunez hartu zuen mendean Cerdanyola (82-61) eta igoera fasea jokatzeko postuetan jarraitzen du. Juaristi ISBk, berriz, A-1 igoera faseko lehen garaipena lortu zuen, Azuqueca 78-71 menderatuta.

 

Juaristi ISBk ezin Almansaren aurka (77-80)

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2019-02-28 : 12:13 | Kirolak

Juaristik igandean Murtzian jokatuko du fase berriko bigarren jardunaldiko partida. Añaresek, bien bitartean, larunbat arratsaldean Segle XXI-en aurka jokatuko du Bartzelonan.

 

Juaristi ISBk etxean hasiko du bihar igoera fasea eta Añares ISB LF2koa jokatzeko borrokan sartu da

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2019-02-26 : 12:18 | Kirolak

Saskibaloi zaleek hitzordua dute bihar, 20:30ean, Azpeitiko kiroldegian. Ordu horretan hasiko da Juaristi ISBk Almansaren kontra jokatuko duen partida, Zilarrezko LEB ligako A-1 igoera faseko lehen jardunaldiari dagokiona. Amaitu...

 

Saski Summer Camp udalekuetarako plaza gehiago

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2019-02-11 : 16:22 | Kirolak

Saskibaloia eta ingelesa uztartuta ekainaren 24tik 28ra Azpeitian egingo diren udalekuetarako hasierako 60 tokiak beteta, beste hogei plaza gehitu dira.

Igoera fasea jokatuko du Juaristi ISBk

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2019-02-11 : 11:17 | Kirolak

Iraurgikoek 40 eta 71 irabazi zuten Salamancan Tormesen aurka, eta igoerako A-1 multzorako sailkatu dira. Añares ISBk ere garaipen garbia lortu zuen Coruñan (59-89).

 

Saskibaloia eta ingelesa uztartuko dituzten udalekuak antolatu ditu ISBk

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2019-02-04 : 17:52 | Kirolak

Saski Summer Camp izena jarri diete ekainaren 24tik 28ra egingo dituzten udalekuei. 2006tik 2011ra bitartean jaiotako neska-mutilei daude zuzenduta, eta plazak mugatuta daude. Prestaketa fisikoko saioak ez ezik, fisioterapiaren gaineko solasaldiak eta igerilekura irteerak egingo dituzte udalekuetara animatzen diren gaztetxoek. Gainera, ordubetez landuko dute ingelesa egunero.

 

Bitik bi irabazita, asteburua dotorea izan da ISBren talde nagusientzat

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2019-02-04 : 11:32 | Kirolak

Avilesi 69 eta 65 irabazita, bolada txarra eten du Añaresek LF2an. Urrezko LEB ligan, berriz, indartsu jarraitzen dute Juaristikoek, Avila 73 eta 49 menderatu ondoren.

 

Puntuak batzen jarraitzen du Juaristi ISBk, eta ezin irabazita jarraitzen du Añaresek

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2019-01-29 : 09:15 | Kirolak

Emaitza gazi-gozoak lortu dituzte ISBren gizonezkoen eta emakumezkoen talde nagusiek. Juaristi ISBko mutilek garaipena eskuratuta amaitu zuten asteburua. Galiziako Marinen kontra aritu zen Juaristi, eta 60-79 irabazi zuen partida, zaleen...

 

Juaristik irabazi eta Añaresek galdu, Iraurgi Sakibaloikoen asteburuko jardunaldian

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2019-01-22 : 08:21 | Kirolak

Zilarrezko LEB ligako gizonek sasoiko hamargarren garaipena lortu zuten Baskoniaren kontra (73-61). LF2ko emakumeek, aldiz, amore eman behar izan zuten Bartzelonaren aurkako partidan (70-80).

 

Galdu egin dute Añares eta Juaristi ISBk, maila ona erakutsi arren

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2019-01-14 : 15:14 | Kirolak

Emakumeen taldeak 72-76 galdu zuen etxean Leongo Patatas Hijolusaren kontra, eta gizonenak, berriz, 77-73 Extremaduran, Plasenciaren kantxan. Asteburu honetan etxean jokatuko dute Iraurgiren bi talde nagusiek: Juaristik ostiralean, Azpeitian; eta Añaresek zapatuan, Azkoitian.

 

Partida garrantzitsuak jokatuko dituzte asteburuan Juaristi ISBk eta Añares Rioja ISBk

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2019-01-10 : 12:05 | Kirolak

Juaristi ISBk zapatuan jokatuko du ligako partida, Extremaduran, Plasenciaren aurka. Hitzordu garrantzitsua da sailkapeneko lehen sei postuetan sartzeko. Añareseko neskek, aldiz, igandean jokatuko dute partida Azpeitiko kiroldegian. Taldea bi bajarekin iritsiko da partidara. Sailkapenean bigarren doan Gaztela eta Leongo Patatas Hijolusa kluba izango dute parez pare.

 

Juaristi ISBk garaipen errazarekin ekin dio urte berriari

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Saskibaloi Taldea | 2019-01-07 : 14:24 | Kirolak

92 eta 74 irabazi zion Logroñoko Clavijori atzo, kiroldegian, denboraldiko orain arteko neurketarik osoenetakoa jokatuta. Beñat Heviak eta Spencer Reavesek debuta egin zuten Iraurgikoekin etxeko zaleen aurrean.

 

Emaitzak: 473 | Orriak: 1 2 3 4 ... 21 22 23 24