2023-2024 denboraldirako bazkidetza kanpaina jarri du martxan ISBk

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2023ko ira. 19a, 11:52
ISBren zaleak, Azpeitiko kiroldegian jokatutako partida batean. (ISB)

Iazko salneurriei eustea erabaki du klubak. Internet bidez eska daitezke banakako abonuak; familiako abonua eskuratzeko, aldiz, 688 657 119 telefonora jo beharko da. 

Martxan da Iraurgi saskibaloi klubaren 2023-2024 denboraldiko bazkidetza kanpaina. ISBko herritarren babesa jaso nahi du, eta bazkide egitera animatu ditu azpeitiarrak. Hori dela eta, Juaristi ISB eta Domus Teknik ISB taldeen partida guztiak bertatik bertara jarraitzeko, iazko salneurri berdinekin jarraitzea erabaki du klubak. "Denon artean Iraurgi indartzeko, egin zaitez bazkide, ez zara damutuko".

Honako hauek dira bazkide abonuen prezioak: 

  • Helduen abonua: 120 euro.
  • Jubilatuen abonua: 80 euro. 
  • 15-20 urte bitarteko gazteen abonua: 80 euro. 
  • Familiako abonua (Bi bazkide txartel): 200 euro. Familiako abonua eskuratzeko ezinbestekoa izango da lehen mailako senitartekoak izatea.

Internet bidez eska daitezke banakako abonuak, honako lotura honetan. Familiako abonua eskuratzeko, aldiz, 688 657 119 telefonora jo beharko dute interesa dutenek.