Martxan da ISBren saski eskola

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2023ko ira. 21a, 17:34
ISBren 2023ko Saskibaloi Topaketetako argazki bat. (AItziber Arzallus)

Saskibaloia ezagutu, ikasi eta gozatu nahi duten 2015ean jaiotako Azkoitiko eta Azpeitiko neska-mutilek horretarako aukera izango dute, inongo kuotarik eta konpromisorik gabe, 2023-2024 denboraldian.

Ikasturte berriaren hasierarekin batera, martxan jarri du Iraurgi Saskibaloiak bere saski eskola. Saskibaloian trebatu nahi diren gaztetxoei zuzendutako saioak Azpeitian zein Azkoitian eskainiko dira.

Horien artean, 2015ean jaiotako Azkoitiko eta Azpeitiko neska-mutilek horretarako aukera izango dute, inongo kuotarik eta konpromisorik gabe, 2023-2024 denboraldian. Hauek dira asteburu honetan bi herrietan egingo dituzten saioen egunak, orduak eta tokiak:

Azpeitian

  • 2015eko mutilak: ostiralean, irailak 22, 19:00etan Perdillegiko frontoian.
  • 2015eko neskak: igandean, irailak 24, 11:30ean, Udal Kiroldegian.

Azkoitian

  • 2015eko neska-mutilak: igandean, irailak 24, 11:00etan, Elkargunean.

Saio horien gaineko informazio gehiago nahi zein izena eman nahi dutenek 688 65 71 19 telefono zenbakira dei dezake.