Juaristi ISBk bihar etxean jokatuko du

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2023ko abe. 15a, 15:28
Juaristi ISBren eta Moronen kontrako partida. (Mikel Amenabar Otola)

Zilarrezko LEB ligako Juaristi ISBk bihar, zapatua, 18:00etan jokatuko du Azpeitiko kiroldegian. LF2ko Domusa Teknik ISBk etxetik kanpo izango du norgehiagoka.

Bihar arratsaldean jokatuko dituzte partidak Iraurgi SBko bi talde nagusiek.

Zilarrezko LEB Ligako hamabigarren jardunaldia jokatuko du bihar, zapatua, Juaristi ISBk, 18:00etan Azpeitiko kiroldegian. Sailkapeneko hirugarren postuan dagoen Albaceteren kontra jokatuko du Iraurgiko gizonen talde nagusiak; bosgarren postuan dago Juaristi ISB.

LF2 ligako Domusa Teknik ISBk etxetik kanpo jokatuko du Unibasketen kontra, 17:30ean, Logroñon (Espainia). Joseba Lizarraldek gidatzen duen taldea sailkapeneko bigarren postuan dago, Ausarta Barakaldoren atzetik.