Uztarria.eus-ek atal honetan bilduko ditu 2024ko sansebastianei lotutako eduki guztiak.
San Sebastian bezperako zuzeneko saio berezia, bideoan

Erredakzioa urt 21 Azpeitia

21:30ean hasita, hainbat erreportaje eman zituen Gukak, Uztarria.eus eta urolakosta.hitza.eus webguneetan eta Erlo Telebistan, eta 22:00etan hasita, berriz, zuzeneko irudien emankizuna egin zuten. 23:15ean zuzeneko saio bereziari ekin zioten Nerea Arakistain eta Iñaki Odriozola kazetariek, eta horiek udaletxera igo ziren hainbat gonbidaturekin hitz egin zuten. Maialen Etxaniz aritu zen danborradako parte hartzaileei galderak egiten plazan.