Sansebastianak 2024

San Sebastian eguneko eguerdira arteko ekitaldiak, bideoan

Urtzi Oteiza eta Nerea Uranga 2024ko urt. 20a, 17:00

Ohi bezala, Ardozaleak eta Gure Ametsa danbor taldeen danbor hotsek girotu dute herria San Sebastian eguneko goizean. Bi danbor taldeak Udal Musika Bandak eta Juan Antxieta musika eskolako txilibiteroek lagunduta egin dute kalejira. Segidan, bi danbor taldeek, udal ordezkariek, Izarraitz txistulari taldekoek eta Musika Bandakoak plazatik parrokiara joan dira, eta han prozesioa eta meza nagusia egin dituzte.

Gaur, San Sebastian eguna izanik, goizean goizetik sansebastianetako doinuak nagusitu dira Azpeitian. Ardozaleak eta Gure Ametsa danbor taldeen, Izarraitz txistulari taldekoen, Juan Antxieta musika eskolako txilibiteroen eta Azpeitiko Musika Bandakoen danbor hotsekin eta doinuekin hasi dute herritarrek festa egun handia.

Ardozaleak eta Gure Ametsa taldeek kalejira egin dute plazatik hasita, eta horiek Udal Musika Bandako musikariak eta Juan Antxieta musika eskolako txilibiteroak izan dituzte lagun. Jarraian, Azpeitiko udal ordezkariekin batera, Elizkaletik barrena Sebastian Donearen parrokiara joan dira. Gero, San Sebastianen irudiarekin parrokiatik irten eta Alde Zaharreko kaleetan prozesioa egiteko.

Meza nagusia 10:45ean hasi da. Ardozaleak eta Gure Ametsa taldeek eta Musika Bandak San Sebastian martxa jo dute parrokiaren barruan, eta hura bukatu ondoren hasi da elizkizuna. Julian Barrenetxea abesbatzak eta Azketa ahots taldeak parte hartu dute mezan, eta Ignacio Arakistain arduratu da elizkizunean organoa jotzeaz, Jose Luis Franzesena ondoan zuela.