Sansebastianak 2024

1977. urteko danborradetako argazkiak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2024ko urt. 19a, 10:15
Arrantzaleak taldekoak, 1977ko helduen danborradan. (Pepe Gil)

San Sebastian jaiak direla eta, oraingoan Pepe Gilen argazki artxiboan 1977ko danborradako hainbat argazki igo ditu Azpeitiko Argazki Elkarteak.

1977ko hainbat album berri sartu ditugu sarean jarri dugun Pepe Gilen argazki artxiboan: urte hartako San Tomas egunekoak, abuztuaren 1eko prozesiokoak, Perurena vs Aretxa II.a harri jasotze demarenak, erremonte eta zesta punta partidenak... eta helduen danborradakoak, noski! Ondoko loturan daude 1977ko sansebastianetako argazkiak.

Gora sansebastianak!