Sansebastianak 2024

Irribarrea ezin kenduta ahotik

Maria Sarasua (Juan Antxieta musika eskolako ikaslea) 2024ko urt. 20a, 10:08

Maria Sarasua.

Maria Sarasua musika eskolako ikasleak honako testu hau idatzi du haurren danborradaren atarian, Uztarriak kaleratu duen sansebastianei buruzko gehigarri berezirako.

Azken bi urtetan danborra jotzen irten ondoren, banuen gogoa zuzendari izateko. Beraz, oso gustura nago zuzendari izateko zortea izan dudalako. Are gehiago, Juan Antxieta musika eskolaren danborradako taldearen zuzendari izango nintzela esan zidatenean, ezin kenduta ibili nintzen egun batzuetan irribarrea ahotik.

Azken asteotan buru-belarri nabil entseguetan, baina gustura ari naiz egiten. Gainera, badakit ederki igaroko dudala egun handia. Aurreko urteetan ederki pasatu dut lagun artean eta oraingoan ere ondo pasatzea espero dut, hori bai, urduritasun gehiago izango dut aurten.

San Sebastian eguna goizean goiz hasten dugu banda eta musika eskolako lagunekin kalejiran, eta gero, kalejira amaitutakoan, presaka joan beharko dugu danborradarako prestatzeko.