Sansebastianak 2024

Sansebastianetarako gogoz

Haizea Arraras (Ikasberri Ikastolako ikaslea) 2024ko urt. 20a, 10:08

Haizea Arraras.

Haizea Arraras Ikasberri Ikastolako ikasleak honako testu hau idatzi du haurren danborradaren atarian, Uztarriak kaleratu duen sansebastianei buruzko gehigarri berezirako.

Orain arte ikastola barruan egiten genuen zerbait izan da danborrada, eta beti danborra jotzea tokatu izan zait, gainera.Aurten, ordea, kalean ateratzea egokitzen zaigu ikastolatik, eta Enparan jantziarekin irtengo gara.

Orain arte gogo handia izan dut egun hau iristeko, eta aurten ere gogo handiz nago.

Oso gustura nago. Izan ere, umeen danborradan ez ezik, aurtengo handien danborradan ere aterako naiz zuzendari txiki gisa, Zezenzaleak taldetik.

Nahiz eta urduri egon, ilusio handia egiten dit. Nire ustez, San Sebastianak gozatzeko eta ondo pasatzeko dira.