Sansebastianak 2024

Zapatuan eta igande arratsaldean autobus geltokietan aldaketak izango dira

Nerea Uranga 2024ko urt. 19a, 11:14

Autobusa.

Anbulatorio aurreko, Julian Elortzako eta Tren Museoaren aurreko geltokietan ez da autobusik geldituko bihar eta etzi, 16:30etik 20:00etara artean.

Sansebastianetan autobus geltokietan aldaketak izango dira bihar eta etzi, arratsaldeetan. Hain zuzen ere, bihar zapatua eta etzi igandea Anbulatorio aurreko, Julian Elortzako eta Tren Museoaren aurreko autobus geltokietan ez da autobusik geldituko 16:30etik 20:00etara bitartean.

Julian Elortzakoaren eta Tren Museo aurrekoaren autobus geltokien ordez, saihesbideko (Enparan Gaineko) autobus geltokietan geldituko dira 16:30etik 20:00etara arteko autobusak; hain zuzen ere, Tren Museotik saihesbidera arteko oinezkoentzako zubiaren parean.