Sansebastianak 2024

Jon Aranbarrik irabazi du sansebastianei buruzko jolasa

Erredakzioa 2024ko urt. 21a, 11:30

Kontxi arrandegikoa eta Jon Aranbarri, sariarekin.

Hamar galderak ondo erantzun dituzten herritarren artean Kontxi arraindegiko itsaskiz eta arrainez osatutako otarrea zozkatu du Uztarria Gukak, eta Aranbarri izan da garailea. 

Sansebastianen bueltan galdera-erantzunen jokoa egin du Uztarria Gukak webgunean, eta Jon Aranbarrik irabazi du jolasaren saria. Hain zuzen ere, hamar galderak ondo erantzun dituzten herritarren artean Kontxi arraindegiko itsaskiz eta arrainez osatutako otarrea zozkatu du Uztarria Gukak. Orotara, 423 lagunek parte hartu dute jokoan, eta horietatik, 195ek asmatu dituzte galdera guztiak. Zozketa eginda, Aranbarri izan da garailea. Hark dagoeneko jaso du arraindegiko kideen eskutik saria.