Sansebastianak 2024

Hondakin komertzialen bilketa aurreratu egingo dute bihar, San Sebastian egunez

Aitziber Arzallus 2024ko urt. 19a, 09:00

Merkataritzako hondakin organikoarentzako edukiontzi bat plazan.

Urola Erdiko Mankomunitateak jakinarazi du bihar, larunbata, 09:00etan hasiko direla hondakin organikoa biltzen, eta merkatariei eskatu die ordu horretarako ateratzeko organikoaren ontziak.

Bihar, San Sebastian eguna dela eta, hondakin komertzialaren bilketa ordutegian aldaketa iragarri du Urola Erdiko Mankomunitateak. Hain zuzen ere, hondakin organikoa jasotzen ohi baino lehenago hasiko dira; 09:00etan, zehazki. Horrenbestez, merkatariek ordu horretarako atera beharko dituzte organikoaren poltsak.