Erabiltzaileak eta erakundeak pozik, Bizkaiko campusetara joateko garraio zerbitzuaren auzia konpondu dutelako

Aitziber Arzallus mai 08, 16:41 Azpeitia

Azpeititik, Azkoititik, Zestoatik eta Zumaiatik Bizkaiko unibertsitate campusetara joateko autobus zerbitzua bermatuta izango dute erabiltzaileek, Gipuzkoako Foru Aldundiak hura finantzatzeko beharrezko diru laguntza ematea onartu baitu. Auzia konpontzeko bidean lanean jardun diren elkarte eta erakundeetako ordezkariek agerraldia egin zuten atzo arratsalean Azpeitian, eta elkarrentzako esker oneko hitzak besterik ez zituzten izan. Arazoa elkarlanean konpondu izana azpimarratu zuten.

Zaintzaren gaia landuko dute bihar Emakumeen Txokoan

Intza Trula mai 08, 13:30 Azpeitia

Tania Cañas Enarak kooperatibako kideak Zaintzaren egungo egoera eta honen demokratizazioa hitzaldia eskainiko du, zaintzaren gaia sakon aztertuz. Gazteleraz izango da, 17:30ean hasita.

Emakumeen Txokoa, Azpeitia
Atzegiren egoitza (Perez Arregi plaza), Azpeitia