Plazatik Santutxora joateko pasabidearen asteburuetako egoera, tamalgarria

Herritarrak udalari eskatu dio atea konpon dezala eta itxi dezala pasabidea Santutxoko bizilagunentzat. "Orain ateak puskatuta daude, eta tamalgarria da astebururo zein egoeretan egoten den pasabidea", salatu du herritarrak. Argazkiak igorri ditu Uztarriara. 

Honako argazki hauek herritar batek bidali ditu Uztarriara, plazatik Santutxo auzora igotzeko pasabidearen egoera salatzeko. Horrela dio kexa igorri duen herritarrak: "Tamalgarria da plazatik Santutxora igotzen den igogailuko bidearen egoera asteburuetan! Txixa parrastak, zigarrokinak, kristalezko botilak, okadak…". Hori dela eta, uste du ateak konpontzea izango litzatekeela egokiena, eta erabilera Santutxoko bizilagunentzat soilik mugatzea. Eskaera hori egin dio udalari.