Donibane Lohizuneko "hilketa matxista" salatzeko biharko elkarretaratzera deitu du Urola Erdiko Itaiak

Nerea Uranga 2024ko mai. 4a, 21:29

Itaiaren pankarta bat.

Indarkeria matxista orori aurre egin! lelo hartuta deitu dute mobilizazioa bihar, 13:00etan, plazan.

Atzo emakume bat hilda aurkitu zuten Donibane Lohizuneko hotel batean (Lapurdi), eta poliziak emakumearen bikotekidea atxilotuta du. Urola Erdiko Itaiak Donibane Lohizuneko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzera deitu du bihar, igandea, Indarkeria matxista orori aurre egin! lelo hartuta. "Indarkeria matxista aurrekariak zituen gizonezko batek bere emaztea erail du Donibane Lohizuneko hotel batean", salatu du Urola Erdiko Itaiak biharko protestarako egindako deialdian. Azpeitiko plazan 13:00etan egingo dute elkarretaratzea.