Larunbatean aldaketak izango dira hondakin komertzialaren bilketa ordutegian

Aitziber Arzallus 2024ko mai. 2a, 11:30

Hondakin organikoaren ontzia. (Utzitakoa)

Domusa Teknik 40 MLK eta 15 MLK mendi lasterketak direla eta, larunbatean, maiatzak 4, 09:00etan hasiko dira hondakin organikoa jasotzen.

Larunbatean, maiatzak 4, Domusa Teknik 40 MLK eta 15 MLK mendi lasterketak jokatuko dituzte, eta hori dela eta, Urola Erdiko Mankomunitateak jakinarazi du aldaketak izango direla hondakin komertzialaren bilketan. Hain zuzen ere, 09:00etan hasiko dira merkataritzako hondakin organikoa biltzen; beraz, saltokiek eta tabernek ordu horretarako atera beharko organikoaren ontzia.