Koronabirusa dela eta, konfinamendu egunetarako eskaintza berezia prestatu du Uztarria.eus-ek. Hain zuzen ere, kultur sortzaileek nahiz beste hainbat herritarrek bide bidezko emanaldiak eta saioak eskainiko dituzte datozen egunetan webgune honetan, eta atal berezi honetan jasoko dira horiek guztiak. Zuk ere ekarpena egin nahi baduzu, bidali bideoa 'zuzendaritza@ukt.eus' e-posta helbidera. Zer lirateke mundua eta konfinamendu garaia sortzailerik ez balitz!