#EtxetikMundura

'Kroko' ipuinaren kontakizuna, Amaia San Vicenteren eskutik

#EtxetikMundura egitasmoaren barruan, Amaia San Vicentek ipuin kontakizuna eskaini du gaur Uztarria.eus-en. Azpeitiko bizilagunak irudimenez jantzitako Kroko ipuina eskaini du bideo bidez, haurrei eta gaztetxoei zuzenduta. Ez da San Vicentek Uztarria.eus-en eskaintzen duen lehen ipuin kontakizuna. Izan ere, duela hilabete inguru beste istorio bat kontatu zuen #EtxetikMundura egitasmorako, eta hemen ikus daiteke.

Koronabirusaren eraginez hartu zuen UKTk #EtxetikMundura egitasmoa martxan jartzeko erabakia; izan ere, bertan behera utzita daude kultur emanaldi eta saioak. Sortzaileen jarduna etxeetara irits daitekeelakoan, bideo bidezko formatuak erabiltzea erabaki du UKTk, sorkuntza herritarren etxeetara eramateko asmoz.

 

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide