#EtxetikMundura

Inharrak taldearen olerkiak eta doinuak, etxetik mundura

Uztarria.eus 2020ko mar. 27a, 21:00

Eider eta Iraia Bereziartua nahiz Egoitz Arruti Inharrak taldeko kideak dira, eta gaurkoan musika eta olerkiak uztartuko dituzte #EtxetikMundura egitasmoaren barruan eskainiko duten emanaldian. Dena den, Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko gainerako hedabideetan beste hainbat saio ikusi ahal izango dira gaur: Maxixatzen.eus-en Mikel Iraeta musikariak, Zarauzkohitza.eus-en Bixente Martinez musikariak, Karkara.eus-en Unai Azkarate musikariak eta Baleike.eus-en Oihana Rodriguez musikari zumaiarrak eskainiko dituzte emanaldiak.

Bihar izango dute jarraipena emanaldiek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko Uztarria.eus-ek, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Dena den, tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!