Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2020

EH Bilduk irabazi ditu hauteskundeak, 3.150 boto eskuratuta. EAJk 134 boz gutxiago jaso ditu, eta bigarren indarra izan da. Bi horiek baino askoz ere boto gutxiago eskuratuta, PSE-EE izan da hirugarren alderdi bozkatuena. Parte-hartze datua %59,61 izan da, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan baino handiagoa. Dena den, 2016ko Eusko Legebiltzarrerako bozetatik bost puntu igo da abstentzioa.

Ia zortzi puntu jaitsi da parte hartzea Gipuzkoan arratsaldeko zenbaketaren arabera
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2020

Azpeitia

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan izaten ari den parte hartze datuen berri eman du Eusko Jaurlaritzak. Arratsaldeko datuen arabera, Gipuzkoan izaten ari den parte hartzea 7,8 puntu baxuagoa da 2016. urtean izandako hauteskundeekin alderatuta.

U12: Datuak zuzenean

Eskela

Sebastian Unanue Odriozola

Azpeitia

Herenegun hil zen, 85 urte zituela. Hileta elizkizuna GAUR, astelehena, arratsaldeko 19:00etan izango da Soreasuko Sebastian Donearen parrokian.

Eskela jarri nahi izanez gero, Uztarriaren 943-15 03 58 telefonora deitu, uztarria@ukt.eus helbidera mezua idatzi edo Uztarriaren bulegora joan daiteke. Carmona ehorztetxearen bidez ere jar daiteke eskela: 943-15 15 14 edo 639 43 42 67 telefonoetara deituta edo bertara joanda.

Gaur, astelehena, 07-13

  • 00:00-24:00:
    Aranburu Goiko kale, 2. Azpeitia
Astelehena 13 eguraldia Min: 16ºC
Max: 26ºC
Asteartea 14 eguraldia Min: 16ºC
Max: 24ºC
Asteazkena 15 eguraldia Min: 16ºC
Max: 22ºC

AEMET-ek emandako informazioa

1891-7-13
Gregorio Lizurumek eta beste batzuek aurkeztutako eta aurrez alde batera utzi zen idatzia irakurri zuten berriro. Idatzian errukietxeko junta eraberritzeko Udalari herritarren batzarrerako deia egiteko eskatzen zuten. Baina estatutuek ez zioten Udalari horretarako ahalmena ematen eta Juntari berari eskaera zuzentzea erabaki zuten.