Sansebastianak 2020

Sansebastianak igaro berri, Azpeitiko Udala "gustura" da festetan izan den giroarekin

Uztarria.eus | 2020-01-22 : 15:31 | Festak

Igaro berri dira sansebastianak, eta Mikel Odriozola Festa Batzordeburuak nabarmendu du "festa giro ederra" nagusitu dela jaiek iraun duten egunetan. Dena ondo irteteko lanean aritu diren guztiei eskerrak eman dizkie hark.

 

San Sebastian eguneko sokamuturra, bideoan

Uztarria.eus | 2020-01-22 : 15:01 | Festak

San Sebastian egunez bitan izan zen sokamuturra: eguerdian eta arratsaldean. Eguerdian plazan izan zen sokako zezena, eta arratsaldean, berriz, hainbat lekutan. Arratsaldeko sokamuturraren irteerako eta ondorengo irudiekin osatutako bideoa da...

»» Erantzunak: 21 (ZezenLotsa, Esnetxekorra, JesperSkibby...)

2020ko sansebastianetako bandera jaitsiera, bideoan

Uztarria.eus | 2020-01-21 : 15:06 | Festak

Azpeitiarrek gorde dituzte danborrak, eta hurrengo urtera arte agurtu dituzte sansebastianak. Atzo gauean egin zuten bandera jaitsiera, danbor hotsez eta festa giroan amaituz San Sebastian jaiak. 23:15 aldera...

Bandera jaitsierarekin, agur sansebastianei

Uztarria.eus | 2020-01-21 : 07:34 | Festak

 

Bandera jaistearekin batera bukatu dira 2020ko sansebastianak. Atzo, San Sebastian eguna, udaletxeko erlojuan 23:15ak pasatxo zirela abiatu ziren Bustinzuriko Errebaletik banderaren jaitsierako danborradan parte hartu zuten sei taldeak: Basazabal...

»» Ikusi argazki guztiak (40)

Azken txanpan sartu dira sansebastianak

Uztarria.eus | 2020-01-20 : 20:33 | Festak

 

Gutxi falta da jada 2020ko San Sebastian festak agurtzeko. Haurren danborradari sokamuturrak hartu dio lekukoa arratsaldean. Hotza eginagatik, adin guztietako jende ugari irten da kalera sokamuturraz gozatzera, eta jai giroa...

»» Ikusi argazki guztiak (33)

Haurren danborrada, bideoan

Uztarria.eus | 2020-01-20 : 19:02 | Festak

Gaur eguerdian haurrek bete dituzte herriko kaleak, sansebastianetako bigarren danborrada handiarekin. Urtero legez, jendetza elkartu da ibilbide osoan zehar, Juan Antxieta musika eskolak, Karmelo Etxegaraikoen Bizkainoen Tertzioak, Itsasik, Iraurgikoen Ezpatadunek...

Haurren danborradak festaz bete ditu berriro kaleak

Uztarria.eus | 2020-01-20 : 15:16 | Festak

 

Atzo helduek egin bezala, gaur haurrek bete dituzte herriko kaleak, sansebastianetako bigarren danborrada handiarekin. Urtero legez, jendetza elkartu da ibilbide osoan zehar, Juan Antxieta musika eskolak, Karmelo Etxegaraikoen Bizkainoen Tertzioak...

»» Ikusi argazki guztiak (92)

San Sebastian eguneko diana eta prozesioa, bideoan

Uztarria.eus | 2020-01-20 : 16:19 | Festak

San Sebastian egunez Azpeitian tradizio den gisan, goizetik atera dituzte danbor hotsak herriko kaleetara. Hain zuzen, dianak eta prozesioak ireki dute San Sebastian eguneko egitaraua. 09:30ean Ardozaleak eta Gure...

Helduen danborradaren zuzeneko saio berezia, osorik

Uztarria.eus | 2020-01-20 : 09:57 | Festak

Lehen aldiz, Urolako Komunikazio Taldeko hiru hedabidek –Uztarriak, Erlo Telebistak eta Urola Kostako Hitzak– San Sebastian bezperako helduen danborradaren zuzeneko emanaldia eta saio berezia eman zituzten atzo gauean, 22...

Hotzik ez, danbor zalapartaren berotasunean

Uztarria.eus | 2020-01-20 : 02:13 | Festak

 

Hotz eginagatik, giro mundiala nagusitu da 2020ko San Sebastian bezperako helduen danborradan. Inozko jendetsuena izan da aurtengo festa; izan ere, hiru talde berrirekin, guztira 30 taldek parte hartu dute danborradan...

»» Ikusi argazki guztiak (45) »» Erantzunak: 5 (xapue, Spirit82, JesperSkibby)

'San Sebastian martxa', bideoan

Uztarria.eus | 2020-01-20 : 00:55 | Festak

Urtero legez, San Sebastian egunaren atarian, erlojuak 00:00 markatzera iritsi direnean izan da gaurko helduen danborradako unerik gorena. Azpeitiko alkate Nagore Alkortak bandera igo du udaletxean, eta segidan, San...

Ez da ezer falta helduen danbor festarako

Uztarria.eus | 2020-01-19 : 19:37 | Festak

 

Dena prest dago 2020ko San Sebastian jaietako helduen danborradari ekiteko. Arratsaldean mugimendua izan da herriko kaleetan; besteak beste, banderadunak eta kantinerak apaintzen izan dira ile-apaindegietan, soziedadeetako sukaldeetan lanean aritu da...

»» Ikusi argazki guztiak (30)

Sansebastianak hasteko prest

Uztarria.eus | 2020-01-19 : 10:46 | Festak

Ordu gutxi falta dira aurtengo San Sebastian jaiak hasteko. Ordu gutxi iraun arren, Azpeitia festa giroz beteko duen urteko lehen jai ospakizun handia izango da. Gaur 22:00etan hasiko den helduen danborradarekin estreinatu eta bihar gauerdian, bandera jaistearekin batera, bukatuko dira sansebastianak, tartean beste hainbat hitzordu berezi eskainiz.

 

»» Erantzunak: 1 (JLarranaga)

San Martin egoitzan ere murgildu dira sansebastianetan

Uztarria.eus | 2020-01-17 : 19:41 | Festak

 

Ikastetxeetan ez ezik, San Martin egoitzan ere gaur hasi dira sansebastian giroan murgiltzen. Goizean, egoiliarrak izan dira festaren protagonistak, eta beraiek egin dute danborrada egoitzan bertan. Arratsaldean, berriz, Iraurgi Ikastetxeko...

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Ikastetxeetako haurrek gogotik astindu dituzte danborrak

Uztarria.eus | 2020-01-17 : 17:38 | Festak

 

Herriko ikastetxeetako haurrak dagoeneko murgildu dira San Sebastian jaietan. Hain justu, gaur arratsaldean danbor hotsek hartu dituzte herriko hiru ikastetxeak. Giro ederra nagusitu da arratsaldean egin dituzten danborradetan.

Iraurgi Ikastetxeko...

»» Ikusi argazki guztiak (34)

Eguna joan eguna etorri, hutsunea mimoz betetzen

Uztarria.eus | 2020-01-17 : 14:46 | Festak

Adinekoei nahiz beharra dutenei aisialdia dinamizatzen aritzen diren boluntarioak omenduko ditu Azpeitiko Udalak San Sebastian eguneko haurren danborradan. Pastoraltza taldekoak dira Mari Tere Txapartegi eta Rosa Mari Alberdi, eta Nagusilan taldekoak Loli Zurutuza eta Maite Gonzalo. Egiten dutena "oso betegarria" dela diote denek.

 

Zezena ez dute Gipuzkoanonean lotuko

Erabiltzailearen aurpegia da hau Zezen Beltz elkartea | 2020-01-17 : 14:35 | Festak

Oraindik ez dituzte bukatu Alberdieneako eraikuntza obrak, eta, beraz, aurten ere, iaz bezala, segurtasun arrazoiengatik...

San Sebastian bezperako danborradaren eraginez, aldaketak izango dira autobus geltokietan

Uztarria.eus | 2020-01-17 : 11:56 | Festak

21:45etik 22:45era bitartean, Julian Elorza etorbideko, Burdinbidearen Euskal Museoaren ondoko eta anbulatorioaren aurreko geltokietan ez dira geldituko autobusak. Hiru geltoki horietan geratu ordez, autobusek sahiesbidean eta Sanjuandegin egingo dituzte geldialdiak.

 

Sansebastianetako puzgarrien parkean neurri inklusiboak hartuko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia da hau Marea Urdina | 2020-01-17 : 10:55 | Aisia

Sansebastianak direla eta, bihar eta etzi puzgarriak jarriko ditu Udalak Izarraitz pilotalekuan, eta horietan, neurri inklusiboak hartuko dituzte. Bihar, hilak 18, 16:00etatik 20:00etara zabalduko dute puzgarrien parkea; San Sebastian bezperan, aldiz, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

 

Helduen danborradaren zuzeneko emanaldia eta saio berezia eskainiko ditu Uztarriak igandean

Uztarria.eus | 2020-01-16 : 17:01 | Festak

Urolako Komunikazio Taldeko hiru hedabidek –Uztarriak, Erlo Telebistak eta Urola Kostako Hitzak– zuzeneko emanaldia eta saio berezia eskainiko dituzte San Sebastian bezperan, 22:00etatik 00:45era bitartean. Helduen danborradako zuzeneko irudiak ez ezik, gonbidatuekin saio berezia gidatuko dute Ignacio Arakistainek eta Mireia Galarzak udaletxetik, 23:30 aldean hasita. Uztarria.eus-en, Erlo Telebistan nahiz Urola Kostako Hitzaren webgunean ikusi ahal izango da emanaldia zuzenean.

 

Emaitzak: 38 | Orriak: 1 2