Sansebastianak 2020

San Sebastian eguneko diana eta prozesioa, bideoan

Uztarria.eus 2020ko urt. 20a, 17:19

San Sebastian egunez Azpeitian tradizio den gisan, goizetik atera dituzte danbor hotsak herriko kaleetara. Hain zuzen, dianak eta prozesioak ireki dute San Sebastian eguneko egitaraua. 09:30ean Ardozaleak eta Gure Ametsa elkarteen, Udal Musika Bandaren nahiz Juan Antxieta musika eskolako txibilibiteroen kalejira izan da. Ondoren, udal ordezkariak korporazioan joan dira plazatik Soreasuko Sebastian Donearen parrokiaraino, eta jarraian hasi da prozesioa. Parrokiaren barruan, Ardo Zaleak eta Gure Ametsa danbor taldeek eta Musika Bandak San Sebastin martxa jo dute. Martxa bukatu ostean hasi da meza nagusia, Julian Barrenetxea abesbatzak abestuta eta Ignacio Arakistain organo-jotzaileak girotuta. 

Hona hemen San Sebastian egunaren lehen zatiak utzi duena, bideoan jasota.