Sansebastianak 2020

Sansebastianetako puzgarrien parkean neurri inklusiboak hartuko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Marea Urdina 2020ko urt. 17a, 11:55

Sansebastianak direla eta, bihar eta etzi puzgarriak jarriko ditu Udalak Izarraitz pilotalekuan, eta horietan, neurri inklusiboak hartuko dituzte. Bihar, hilak 18, 16:00etatik 20:00etara zabalduko dute puzgarrien parkea; San Sebastian bezperan, aldiz, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Ate joka datoz sansebastianak, eta Azpeitiko Udalak haur eta gaztetxoentzako puzgarriak jarriko ditu jaietan. Aurten, gainera, neurri inklusiboak hartuko dituzte parkean. Bihar, hilak 18, 16:00etatik 20:00etara izango da puzgarrietan ibiltzeko aukera; San Sebastian bezperan, aldiz, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Egun horietan aniztasun funtzionala duten herritarrek ez dute ilararik egin beharrik izango. Horrez gain, zaratarekin eta musikarekin arazoak dituzten haur eta gaztetxoentzako ordutegi berezia jarriko du Udalak. Izan ere, musika kenduko dute zapatuan, 15:00etatik 16:00etara, eta igandean, 10:00etatik 11:00etara eta 15:00etatik 16:00etara.