Sansebastianak 2020

Hotzik ez, danbor zalapartaren berotasunean

Uztarria.eus 2020ko urt. 20a, 03:13

Hotz eginagatik, giro mundiala nagusitu da 2020ko San Sebastian bezperako helduen danborradan. Inozko jendetsuena izan da aurtengo festa; izan ere, hiru talde berrirekin, guztira 30 taldek parte hartu dute danborradan. Hori dela eta, ohi baino lehenago hasi da desfilea, 22:00etan, eta nahikoa denbora izan dute danbor-jotzaileek 00:00etarako plazara iristeko. Eta jende askok zalantza bazuen ere, denak ederki kabitu dira plazan.

Gainera, Uztarriak, Urola Kostako Hitzak eta Erlo Telebistak zuzenean eman dute danborrada. 23:30etik hasita, saio berezia izan da Ignacio Arakistain eta Mireia Galarzaren eskutik, eta hainbat gonbidatuk ere parte hartu dute emanaldian. Besteak beste, parte hartu dute biharko umeen danborradan udalaren omenaldia jasoko duten Rosa Mari Alberdi, Loli Zurutuza eta Maite Gonzalo boluntarioek, Jose Anjel Arruti danborgileak, Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola Festa batzordeburuak nahiz Pedro Illarramendi eta Nagore Illarramendi danbor-jotzaileek.

Hona hemen danborradan hartutako irudiak:

(Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea eta Uztarria)