Sansebastianak 2020

Bandera jaitsierarekin, agur sansebastianei

Uztarria.eus 2020ko urt. 21a, 08:34

Bandera jaistearekin batera bukatu dira 2020ko sansebastianak. Atzo, San Sebastian eguna, udaletxeko erlojuan 23:15ak pasatxo zirela abiatu ziren Bustinzuriko Errebaletik banderaren jaitsierako danborradan parte hartu zuten sei taldeak: Basazabal, Ziripot, Landeta Egizale, Alkartasuna, Oilagorra eta Loiolabide Zahar. Danborra joaz ohiko ibilbidea egin ostean, plazan bukatu zuten ibilbidea. Gauerdian jaitsi zuten bandera, San Sebastian Martxaren doinuekin batera. Horren ostean danborradako beste hainbat abesti ere jo zituzten plazan elkartutako danbor-jotzaileek, San Sebastian jaiak festa giroan agurtuz, hurrengo urtera arte.