Iritzia

Gogoetak Egunkari berriaren aurrean

Pako Aristi (idazlea) | 2003-06-05 : 14:06 | Iritzia

Arraroa egiten zait egunkari bati buruz hitz egitea. Egunkaria normalean enpresa batek ateratzen du; egunkaria normalean zu lotan zaudelarik egiten dute, zuk goizean eroslekuan aurki dezazun; egunkaria, beraz, norbaitek aurrez lan egin duelako heltzen zaigu eskura euro baten truke.

Ilunpe Pilota Elkartearen erantzuna dela eta bi hitz

Ikasberri Pilota Elkartea | 2003-05-15 : 11:05 | Iritzia

Duela 6 urte Ikasberri pilota elkartearen sorrera zela eta gure asmoen berri emateko Ilunpe pilota elkarteko ordezkariekin egin genuen bilera. Lehen momentutik beraienganako konpetentzia ikusten zuten gure plangintzan eta ezin onar zezaketen beste elkarterik egotea, beraien ustez bete beharreko hutsunerik ez baitzegoen.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Maiatzaren 1a. Landu zure sexualitatea

EHGAM eta Gaytasunako kide azpeitiarrak | 2003-04-30 : 09:04 | Iritzia

Azken egunotan, langileria edo sindikalismoak duen eginbeharraz iritzi asko entzun ditugu, horietako batzuk kontrajarriak gainera.

Gure osasunarekin ez da jokatzen

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS | 2003-04-23 : 17:04 | Iritzia

Urtez urte, apirilaren 28an laneko segurtasun eta osasunaren nazioarteko eguna ospatzen da, nahiz eta gure konpromiso sindikala hauxe izan behar den: segurtasun eta osasunaren gaiei lehentasuna ematea gure eguneroko lanean.

2003ko Aberri Eguna

ELA eta LAB | 2003-04-16 : 16:04 | Iritzia

Langileei eta, oro har, euskal gizarteari honako agiria dakarkiegu ELAk eta LABek Aberri Eguna dela-eta; agiri honekin sindikalismoak Euskal Herriaren nazio-eraikuntzan bere ekarpena egiteko borondate irmoa adierazi nahi du.

Arau Ordezkatzaileen Azterketa eta Giza Baliabideen Zentroaren gaineko azalpenak

Aitor Aranguren, Jabier Beobide, IƱaki Olaizola eta Kandido Mitxelena (Azpeitiko Udaleko EAko zinegotzi taldea) | 2003-04-11 : 14:04 | Iritzia

ASAk 'uztarria.com'-eko zenbait albistetan esandakoaren aurrean eta joan zen apirilaren 9an 'Diario Vasco'-ren herriko kronikan argitaratu zen idazkiaren aurrean, Azpeitiko Udaleko EAko zinegotzi taldeak bizpahiru kontu argitu nahi lituzke.

Lagun Onak Kirol Elkartearen oharra

Jose Mari Eizagirre/eta Zuzendaritza Batzordea (Lagun Onak K.E.) | 2003-04-11 : 11:04 | Iritzia

Azkenengo urteetan Ikasberri K.E.arekin gertatu dena ikusita, Lagun Onak K.E.k ondoren adierazten dena jakinarazi nahi die bere lankide, bazkide, zaletu eta Azpeitiko herri guztiari:

"Aurrekontu hauek ez dira kontinuistak, atzerakoiak baizik"

Uztarria.eus | 2003-04-07 : 17:04 | Iritzia

Joan den ostiralean, apirilaren 4ean, Azpeitiko Sozialista Abertzaleak udal taldeak 2003ko aurrekontuen balorazioa eta Azpeitiko udalak triptiko bidez azaldu berri dituen Etxebizitza Sustatzeko Udal Plana eta Loiola-Azpeitia Gizarte baliabideen Zentroa proiektuaren inguruan jardun zen prentsaurrekoan Aitonenan. Miren Odriozola, Jose Luis Otamendi, Aitor Unanue eta Mikel Astigarraga ASAko udal taldea osatzen duten zinegotziek eman zuten prentsurrekoa.

 

Herritar guztiok eskubide guztiak, Euskal Herri osoan

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU | 2003-04-07 : 13:04 | Iritzia

Alderdi politiko bat legez kanpo jarri du Auzitegi Gorenak. Ezbairik gabe, erabaki judizial hutsa baino zerbait gehiago bada epaileen ebazpen hori: erabaki politikoa da. Izan ere, euskal gatazkarako itun antiterroristak ezarri duen politika berretsi egiten du, itun horren irizpideak eta aginduak elkarrekin ados jarrita egikaritzen baitituzte Estatuaren erakundeek eta enparauek.

Ikasberri Kirol Elkartea

Ikasberri Kirol Elkartea | 2003-04-03 : 17:04 | Iritzia

Badira sei urte Ikasberri Kirol Elkarteak bere ibilbideari ekin ziola. Lehen urratsak ematen hasi ginenetik, traba ugari izan ditugu gure ibilbidean. Denborak erakutsi du kirol arloan herri honetan zegoen eta oraindik ere dagoen hutsunearen zati bat betetzeko ahaleginetan ari dela Ikasberri Kirol Elkartea: Eskupilotan eta palan federatu mailan jokatzeko aukera eman, futbolean beste talderen batean aritzeko aukerarik ez duten gazteentzat bide berri bat ireki, herri mailako txapelketak egin, eskolarteko pilota txapelketa antolatu,...

»» Erantzunak: 7 (Uztarria.eus...)

Gerrarik ez!

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, ELB, HIRU | 2003-03-21 : 13:03 | Iritzia

Iraken kontrako erasoa hasita dago. Aurreikuspenak, txarrenak bete dira. NBEren arabera, guda honek 250.000 biktima zibil suposatuko lituzke, bi milioitik gora errefuxiatu, eta herri horretan gosea nagusitzea ekarriko luke. Izugarrizko gastu militarrak ekarriko lituzkeen guda litzateke, gizarte gastuen kalterako, eta irailaren 11z geroztik ezagunak diren jarrera xenofobo eta arrazistak gehitzeko eta eskubide eta askatasunaren murrizketan beste aurrerapausu bat emateko balioko luke.

Bautista Barandalla askatu arte baraualdia

Azpeitiko Askatasuna | 2003-03-17 : 17:03 | Iritzia

Bautista Barandalla, euskal preso politikoaren berehalako askatasuna eskatuz baraualdiak egingo dira asteburutan, Sindikatu Zaharrean. Joan den, asteburuan, hasi zen baraualdiarekin eta Bautista Barandalla askatu arte egingo dira.

 

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Elkarlana, independentziatik

Egunkaria-ko langile azpeitiarrak | 2003-03-10 : 15:03 | Iritzia

Hauxe da EGUNKARIAko langileok, Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuaren artikuluari erantzunez, asteburuan argitaratu duguna.

»» Erantzunak: 12 (Uztarria.eus...)

Euzko Gaztedi

Euzko Gzatedi (EGI) | 2003-02-26 : 17:02 | Iritzia

Euzko Gaztedin badakigu hamaika ikusteko jaioak garela guztiok, baina Euskal Herriarekiko gertatzen ari diren erasoak sinestezinak suertatzen zaizkigu.

»» Erantzunak: 52 (Uztarria.eus...)

Azpeitiko Iraurgi Ikastetxeko Enpresa Batzordea

Azpeitiko Iraurgi Ikastetxeko Enpresa Batzordea | 2003-02-25 : 15:02 | Iritzia

Iraurgi Ikastetxeko langileen ordezkariok une zail hauetan gure elkartasuna adierazi nahi diegu Euskaldunon Egunkariako langileei, ordezkariei eta irakurle guztiei, hamabi urtez euskaldunon egunkaria izan dena ixteko neurri bidegabearen aurrean.

»» Erantzunak: 3 (Uztarria.eus)

Bihar Kontseiluak deitutako manifestaziorako deia

Uroka Kostako ELA | 2003-02-21 : 14:02 | Iritzia

Auzitegi Nazionalaren aginduetara, Guardia Zibilak komunikazio esparruko hamar pertsona ezagun atxilotu ditu, Euskaldunon Egunkariaren egoitza nagusia eta hegoaldeko ordezkaritzak itxi, Plazaguneak kudeatutako zerbitzaria hondatu, eta hainbat etxetan eta Ikastolen Federazioak Donostian duen bulegoan, baita Argia eta Jakin aldizkarien egoitzan ere, miaketak egin eta material informatikoa bereganatu ditu. Hau guztia dela eta, ELA-k honakoa adierazi nahi du:

»» Erantzunak: 9 (Uztarria.eus...)

Azpeitiko Udal Liburutegiaren ordutegia

Mirari Echaniz | 2003-01-13 : 11:01 | Iritzia

Eskutitz honen bidez nire ustez Azpeitiko herriak duen arazotxo bat azaldu nahi nuke, Azpeitiko Udal liburutegiaren ordutegia.

»» Erantzunak: 5 (Uztarria.eus)

2003. urterako udal zerga, tasa eta prezio publikoak

Azpeitiko SOZIALISTA ABERTZALE zinegotzi taldea | 2002-12-30 : 13:12 | Iritzia

Urtero bezala Azpeitiko udalari ere 2003. urterako udal zerga, tasak eta prezio publikoak eguneratzeko garaia iritsi zaio, eta Azpeitiko SOZIALISTA ABERTZALE taldeak, bere proposamenen berri eman nahi die herritarrei, besteak beste, herritar guztien poltsikoari eta zerbitzuei zuzen zuzenean eragiten dien erabaki garrantzitsua delako.

 

»» Erantzunak: 8 (Uztarria.eus...)

Igogailu elektrikoa

Maite Arauzo Azpeitia | 2002-12-23 : 17:12 | Iritzia

Orain dela gutxi iritsi zitzaidan etxera udalaren hirigintza proiektuen berri ematen zuen liburuxka bat. Interesgarria denik ukatzen ez dudan arren, badago hutsune bat, ziur nagoena, jende asko nirekin bat etorriko dela: Santutxo eta Etxe-Alairako igogailua.

»» Erantzunak: 7 (Uztarria.eus...)

Drogen kontsumo kezkagarria

Jokin Zabaleta Etxaniz | 2002-12-04 : 21:12 | Iritzia

Azpeitian, beste leku askotan bezala, drogak asko kontsumitzen dira. Agintariak egoera honen erantzuleak dira nire ustez, neurririk ez baidute hartzen.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Emaitzak: 1139 | Orriak: 1 2 3 4 ... 51 52 53 54 55 56 57