Iritzia

Azaletink

Erabiltzailearen aurpegia Enok | 2017-04-19 : 10:30 | Iritzia

Tatuajeak moda-modako kontua bihurtzen ari diren honetan, azpeitiarrok ezin ba gutxiago izan. 2017ko apirileko Uztarria ...

Bihotzetik paperera

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Albizu Lizaso | 2017-04-06 : 17:55 | Iritzia

Bihotzetik zuzen-zuzenean paperera. Asko pentsatu gabe idatzitako gutuna da hau. Asko pentsatu gabe, baina asko sentituta. Arrazoitik, agian, ez dute gehiegi izango nire hitzek, baina bai maitasunetik. Oraindik atzo gertatu zena sinistu gabe, irentsi gabe, arnasa hartzean sabelean sentitzen dudana kontatuko dizut, irakurle. Horrelaxe erabaki dudalako, buruak lekukoa hartu aurretik bihotzari eman nahi diodalako bere lekua

»» Erantzunak: 1 (Maite Garmendia)

Iñaki Portillaren gutuna: 'Azpeitiko tren turistikoa'

Uztarria.eus | 2017-04-06 : 11:32 | Iritzia

Azpeitian, azken urteotan, herria bisitatzen duen gero eta jende gehiago ikusten dugu. Ingelesak, korearrak, alemaniarrak, amerikarrak… gure herrian tokatzen zaizkigu edozein unetan.

Korrika

Erabiltzailearen aurpegia Miel A.Elustondo | 2017-04-04 : 20:03 | Iritzia

Badator, orain dela ia-ia berrogei urte etorri zen bezala, edo ez bezala, orduan ez genekien-eta zer zetorren, ez genekien ezer, hitza ezagutzen genuen, korrika eta presaka jaio ginela esaten ziguten ...

55 urte?

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Segurola | 2017-03-30 : 18:04 | Iritzia

Has gaitezen asuntoaren bertsio ofizialarekin. Zenbakiak daude oinarrian, eta kenketa izeneko eragiketa matematiko bat; nere kasuan, hauxe: 2017 – 1962 = 55. Orduan, 55 "urte dauzkat" edo 55 "urtekoa naiz" martxoaren 8az geroztik, inork jakin nahi balu.

Haiek eta gu

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Albizu Lizaso | 2017-03-29 : 16:31 | Iritzia

Lanera abiatu naiz autoz. Pazientziarekin hartuko dut ordubeteko bidea. Piztu dut irratia, eta Donald Trump-i buruz ari dira hizketan. "Haiek eta gu" diskurtsoaz, harresiez eta sorterritik kanpo jaiotako pertsonen gaiztakeriaz, purua ez izateak dakarren zamaz. Egunero erakusten digute: sustraien jatorriak badu eragina bizitza eraikitzerakoan, eragina du migratzailearentzat eta baita ingurukoentzat ere.

Izarraitz magalean

Erabiltzailearen aurpegia Egoitz Arruti | 2017-03-28 : 15:46 | Iritzia

Mendi magal harritsuak babesten gaitu edo gailurretik begira dugun Inaziok, sinesmenaren arabera hori ere. Eskura dugu mendia hain gertu, eta, tarteka, nahiko urrun. Ihes leku zoragarria izan da gutariko askorentzat Izarraitz, sarritan irtenbide, eta, askotan, motibazio aurrera jarraitzeko. Lotura geografikoaz gain, sentimenduz gogorturiko kate lodia da azpeitiarrok mendi horrekin duguna. Askotan joaten gara lasaitasun bila, isiltasun eskean, eta egun ez dugu entzuten fundizioko labearen hotsik.

Eskerrik asko, Valentina

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta | 2017-03-27 : 17:00 | Iritzia

Egia dela jakinda ere, sinestea kosta egiten da. Azpeitiko kale izendegian bakar bat ere ez emakume bati eskainia. Gizonak zer miserable izan garen (eta garen). Eta aurrenekoa nori eta Valentinari. Nire belaunaldikoentzat, eta ondorengoentzat, ia seguru erabat ezezaguna. Baina aurrekoentzat ez. Gure etxean oso maitatua izan da Valentina. Besteak beste, irakurtzen ari zarena idatzi duen artapaloa mundu honetara ekarri zuelako. Beno, aurreneko lanak Luixek eta Mariak egin zituzten, eta ondorengoak Mariak eta Valentinak. Orduan ere, lehendabiziko egunetik garbi erakutsi nuen nire izaera. Jaio ere presaka, bizi naizen tankeran, eta nire kintako ia denak jaiotzera Donostiara joaten bazineten ere, ni ez.

Urola Erdiko Mankomunitatea, norabide okerrean eta errekorteak eginez

Iker Azagirre (Urola Erdiko Mankomunitateko informatzailea) | 2017-03-24 : 19:16 | Iritzia

Udalerri bakoitzak bere hondakinen bilketa-sistema aukeratzeko ahalmena duela eta, 2014. urtean Urola Erdiko Mankomunitateko (UEM) udalerri guztiek, Azpeitiak izan ezik (guztira 6 udalerri), beraien sistemak aldatzea erabaki zuten. Bakoitza bere berezitasunekin baina helburu bat aurrean: gaikako bilketa-tasa esanguratsuak lortzea (%70etik gora). Horretarako, hondakinen bilketa-zerbitzua sortzaileekiko zuzenagoa bihurtzea eta hondakinen sortzailea identifikatu ahal izatea bultzatzen dituzten sistemak ezarri ziren Aizarnazabalen, Azkoitian, Beizaman, Bidanian, Errezilen eta Zestoan. Zerk motibatuta? Bada, batetik, 1970. hamarkadan hasi eta gaur egundaino Europa eta nazio mailan garatzen joan diren araudiek bultzatuta; hondakinen kudeaketa egoki batek gutxieneko zerbitzu batzuk eman behar ditu. Bestetik, hondakinak sailkatu gabe jasotzeak eta, ondorioz, zabortegira edota errauskailu sistemetara isurtzeak udalerrientzat dakarren etengabeko kostuen igoera jasangaitza bihurtzen ari delako.

»» Erantzunak: 1 (Ekologist)

Karnabaletan ere aske

Erabiltzailearen aurpegia Linette Montalvo | 2017-03-24 : 09:05 | Iritzia

Beti bezala, gure Azpeitia maiteak primeran ospatu ditu Karnabalak. Gogon dut estreinakoz Azpeitiko inauterietan atera nintzen aldia. Duela bi urte izan zen. Frida Kahlo jantzi nintzen, badakizu, feminista handi bat omentze aldera. Izugarrizko festa izan zen! 

Sekulako loteria tokatu da herrian

Erabiltzailearen aurpegia AzpeitiaTente | 2017-03-23 : 17:28 | Iritzia

Ba, bai, albisteak ez du oihartzun handirik izan eta inor gutxi enteratu da. Azpeitiko herriari, zehazki, 20.387.958 euro tokatu zaizkio. Eta hauxe da denon galdera: nor da, ba, zorte hori izan duena? Ba, gu guztiok gara zortedunak, denoi tokatu zaigu 20 milioi euroko zorra ordaintzea. Bai, bai... zorte txarra izan dugu. Herritarrok ez dugu dirua poltsikoratuko, ordaindu baizik, eta 35 urte izango ditugu horretarako.

Txoria nuen maite

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Albizu Lizaso | 2017-03-23 : 16:44 | Iritzia

"Euskal Herrian kontsumitzen dena Espainian, Katalunian edo beste herrialde batzuetan kontsumitzen denaren antzekoa da: hori da gure arazoa". Dianaren erdi-erdian jota hasi zuen solasaldia Oier Aranzabal musikari, kazetari eta kultur kudeatzaileak asteartean, Sanagustin kulturgunean. Euskarazko kulturaren kontsumoaz eta erreferentzialtasunaz jardun zuten Aranzabalek, Lander Arretxea Hiru Damatxo ideien faktoriako kideak eta Ane Bastida musikariak, Miren Gorrotxategi idazlearen gidaritzapean.

 

Ez deitu desegoki gehiegikeriei

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Etxezarreta | 2017-03-22 : 17:29 | Iritzia

Jesuiten barnetegiko sei urteetatik gutxi daukat esateko gaueko kontuez. Lo egiten nuela, kontzientzia txarrak eta errezo osagarriren bat egiteak lo hartzea berandutzen zidan batzuetan, alferkeria izan ohi nuen pekatua, eta behin, gure pozerako, kolegioak su hartu zuela baina ez zela erre. Horixe. Bada kontu bat ama zenak gogorarazi zidana. Behin kontatu omen nion matematika irakasleak mutikoak lo geunden kamariletara igo eta, Perez Plumedi, Terueleko ikaskideari pijamapea arakatzen ziola gantzontzilorik gabe lo egiteko arau higienikoa urratzen ote zuen jakiteko. Geroztik beldur izaten omen zuen amak. Ohiko matematikako kalabaza jasotzeagatik edo, inoiz edo behin, aprobatzeagatik. Akabo! Pentsatzen omen zuen. Ni galderaren maliziaz jabetu gabe galdetu ere egin omen zidan zer izan Terueleko hartaz. Udako oporren ondoren ez zela kolegiora itzuli erantzun omen nion.

Zaborrak

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Gorrotxategi | 2017-03-13 : 13:39 | Iritzia

2013ko maiatzaren 7an, bai orain dela ia 4 urte, Azpeitiko Udaleko alderdi guztiek (Bildu, EAJ eta Hamaikabat) hondakinen inguruko akordioa lortu zuten. Akordioa "zabala eta ona" zela esan genuen orduan. Baina nahiz eta akordioa sinatu, egun berean, Bilduk beste sistema batzuk "babestu eta bultzatuko" zituela adierazi zuen. Bildu barneko talkak al dira akordioa martxan jarri gabe daukatenak?

Hazpeitin eta leku gehiagotan

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Etxezarreta | 2017-03-08 : 16:05 | Iritzia

Sinberguentzako zubia aipatzeaz gain aizube, aizube, ekarri al dezube erlojube? eta antzekoak esaten zizkiguten azpeitiarrek urrestildarroi harrera edo agur umoretsu edo burlatia egin nahi zigutenean. Nola matxinbentatarrek, Goierrirekin dugun muga hortakoek, etxeen, laneen eta horrelakoak esaten zituzten, klik eta klok errealbiko karamelook esaten genien harla-burlaz. Gure garaiko aratzerrekatarrek frantsesek bezala ahoskatzen zituzten erre guztiak, ege, egeka, agdo... Gaur, eskolak Azpeitian kontzentratzearen poderioz, galduta daude hizkerako ezaugarri horiek ume eta gazteen artean.

Izekoren liburutik ilobak

Erabiltzailearen aurpegia Miel A.Elustondo | 2017-03-07 : 17:33 | Iritzia

Izekoren liburua letu izan ez balu, ez zuen jakingo. Baina letuta du, eta orain bai, entenditu du egunkariak dakarren berria. Ilobak ez du egunkaria hasi eta buka letzeko ohiturarik, hartu eta orrialdeak pasatzen ditu, denak, eta interesantea iruditu zaion harexen bila jotzen du egunkariari ematen dion bigarren bueltan. "Munduko bakerik bortitzenean hiltzen" letu eta titular horren azpian sarreratxo bat letu duenean lanean hasi zaio radarra.

Txu-trena

Erabiltzailearen aurpegia Enok | 2017-03-06 : 15:03 | Iritzia

Uztarria aldizkariaren marTxuko zenbakian Txu-trena dugu protagonista. Sansebastianetan egin zuen lehen agerraldia arrakastaTxu, eta inauterietan ...

Ama hizkuntza

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta | 2017-03-03 : 15:55 | Iritzia

Zapatariaren biloba naiz. Epertzelaita zapataria zen nire aitona. Horregatik, askotan entzun dugu gure etxean Errezilgo zapatariaren kondaira. Ari zela, ari zela, zapatak egiten ahaztu zitzaion zapatari akerraren istorioa. Azken boladan, sarritan burura datorkidan kontua da. Eta beti euskarari lotuta. Ez dakit ikasteko beste hizkuntzak baino zailagoa ala errazagoa den gure hizkuntza zaharra; dakidana da, neketsua eta astuna dela norbere ama hizkuntzaren erabilera egokiaz etengabe zalantzaz josia egotea.

Ostixek

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze | 2017-02-26 : 11:27 | Iritzia

Hippytik ere dezente zuen Potxuk. Erabateko bizizalea izaki. "Zahartzaro laburra izango diat, gaztaroa asko luzatzen ari nauk eta", esan ohi zuen. Bai asmatu ere! Bazuen tarteka Orroagako hondartzara joan eta larru gorritan jartzeko ohitura. Egun batean, gau-pasa egin ondoren ziur aski, eguzkitan tripaz gora jarri eta lo hartu zuen. Olatu baten freskurarekin esnaturik, lokartu zenean baino askoz biluziago zegoela konturatu zen, ordurako itsasoak eramanak zizkion denak: arropa, dirua, giltzak, oinetakoak...

Valentin Bengoa, bidelagun: ez adiorik!

Xabi Anza (trebakuntza arduraduna ELAn) | 2017-02-25 : 20:00 | Iritzia

Valentin Bengoa Etxebarria Aretxabaletan jaio zen 1923an. Bere aita ELAko militantea zen eta sindikatuaren batura lokaleko diruzaina. Gerraren zailtasunak bizi izan zituen txikitan eta sakonki markatu zuten. Jesusen Konpainian oso gaztetan sartu zen. Bere ikasketak hainbat lekutan egin zituen: Durango, Xabier, Loiola, Oñati... Hainbat urte latinoamerikan (Nikaragua, Venezuela) eta Afrika iparraldean pasa ondoren, Loiolara bidali zuten 50. hamarkadan. Han apostolaturako hainbat zereginetan murgildu zen, gazteen artean batez ere.

 

Emaitzak: 1113 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 ... 53 54 55 56