Anartz Izagirre

 

Hutsa nola bete

Erabiltzailearen aurpegia Anartz Izagirre | 2017-07-18 : 13:34 | Iritzia

Ukaezina bezain bistakoa da gazteok etxebizitzarekin dugun arazo kronikoa, gainetik kendu ezin dugun gaitz horietakoa da. Egun, ez da erraza gurasoen etxea utzi eta gure teilatupe propioa izatea.

Mundua begiratzeko leihoak

Erabiltzailearen aurpegia Anartz Izagirre | 2017-05-09 : 15:50 | Iritzia

It’s complicated to explain. Zaila da azaltzen. Halaxe erantzun nion Euskal Herriko egoeraz galdetuta bikote irlandar bati. Izan ere, nola azaldu ingelesez, nahiko arro-tza zaidan hizkuntza batean, gure herrialdeko egoera zertan datzan, euskaraz azaltzeak ere lan dezente ematen digunean?

Elefantea egongelan

Erabiltzailearen aurpegia Anartz Izagirre | 2017-02-24 : 12:29 | Iritzia

Bat baino gehiago harritu gintuen Gus Van Sant zinema zuzendariak Elephant (2003) filmarekin. 1999. urtean Columbine institutuan (AEB) izandako sarraskian oinarritzen da pelikula, eta Elephant in the room ingelesezko esapide metaforikoari egiten dio erreferentzia. Esan nahi du, egongela erdian elefante bat badugu, ezikusiarena egitea bere presentzia ez onartzea dela, hots, arazoa ekidin nahian dabilela elefantea egongelan dagoela aitortzen ez duena.

Gutxiengo arraro hori

Erabiltzailearen aurpegia Anartz Izagirre | 2016-12-29 : 10:33 | Iritzia

Inguruan galdezka hasita, zezena izango litzateke agian gure herriaz galdetuta jendeari burura etorriko zitzaion lehen hitza. Euskara litzateke beste ezaugarri nabarmenetako bat, akaso. Hamaika ñabardura deigarri ditu gure herriak, baina bada kontu bat gainontzeko guztiaren gainetik erruz aipatzen digutena, inkomunikatuta bizi garela, hain zuzen ere. 

Telezaborraren gezurrak

Erabiltzailearen aurpegia Anartz Izagirre | 2016-11-03 : 13:18 | Iritzia

Telezaborra hitza entzuteaz batera denok eramaten ditugu eskuak burura. Nola, zergatik. Ez zaigu buruan sartzen nola demontre egon daitezkeen halako balore higuingarriak, deitoragarriak helarazten dizkiguten telebista saioak. Baina, aizue, itxura denez, inork ez ditu ikusten.