Iñaki Segurola

 

Elkarrizketa

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Segurola | 2018-05-17 : 14:56 | Iritzia

Gaur, maiatzak 17, Urola Kostako Hitza egunkarian, Puntuka atalean, argitaratutako iritzi artikulua da honako hau:

Azkoitiarekin senidetua

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Segurola | 2018-04-19 : 12:49 | Iritzia

Gaur, apirilak 19, Urola Kostako Hitza egunkarian, Puntuka atalean, argitaratutako iritzi artikulua da honako hau:

 

Emakumeok*

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Segurola | 2018-03-09 : 12:23 | Iritzia

Artikulu honek atzo irten behar zuen, baina gaur ari zara irakurtzen greba feminista bat izan zelako atzo. Greba edo planto egin zuten emakumeek* atzo, eta "emakume*" idazten dut, izartxoarekin, grebaren aldekoek holaxe idatzi izan dutelako, esplikatuz "sistema bitarraz gaindi, askotariko gorputz, ibilbide, bizipen, ahalmen eta identitateak garela".

Ogiye ta periodikue

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Segurola | 2018-02-08 : 14:27 | Iritzia

Gaur, otsailak 8, Urola Kostako Hitza egunkariko Puntuka atalean argitaratutako iritzi artikulua da honako hau.

Azpeitiko badiatik

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Segurola | 2018-01-11 : 11:00 | Iritzia

Gaur, urtarrilak 11, Urola Kostako Hitza egunkarian, Puntuka atalean, argitaratutako iritzi artikulua da honako hau.

Gezurra eta zikina

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Segurola | 2017-12-07 : 16:42 | Iritzia

Gaur hiritar zintzo asko zubi-gainean dago, dabil edo datza, eta hori da atzoko eta biharko jai haundiei esker: bateko Konstituziyo eta besteko Kontzeziyo. Zubi-azpitik bezala jardutea tokatzen da gaur.

Atzokotik ...

Hausturatxo soziala

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Segurola | 2017-11-09 : 16:56 | Iritzia

Badira gai minbera batzuk elkarrekin ozpintzeraino garamatzatenak. Bat haserretu zitzaidan behin IruñaVeleia asuntoagatik; beste batekin gehitxo berotzen naiz beti homeopatia aitatzen dugun bakoitzean; eta, oraindik orain, txapelketako bertsoei buruz hitzegiteari utzi egin behar izan diogu bi lagunek elkarrekin takartzen ari ginelako.

Dorre bikiak

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Segurola | 2017-10-12 : 18:01 | Iritzia

Batzuentzat mundua 68ko maiatz famatu hartan aldatu zen bezala, nere mundutxoan, barkatu harroxkokeria, baina hilabete aurreratu eta 68ko apirilean izan zen aldaketa iraultzailea.

 

Ekin ostiaka gogotik!

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Segurola | 2017-09-14 : 17:01 | Iritzia

Pena da aspaldiko ohitura onak galtzea. Aita zenak maiz berritu ohi zuen Errezilgo festetako kontua: gaua parrandan pasa eta etorri da mutil gaztea etxera; aitak galdetzen dio egin al duten borrokarik "bidanitarren kontra", eta semeak ezetz, ez zela batere borrokarik izan; eta aitak orduan: "kakazarra esate zeiet nik holako pestai!" (Bidenabar esanda, horixe zen benetako "jaiak bai, borroka ere bai".)

Edo nazka edo pena

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Segurola | 2017-08-03 : 10:03 | Iritzia

Behin baino gehiagotan idatzia nago: askatasunaren ordez daukaguna, edo saldu digutena, edo ezarri digutena, Askotasuna da eta besterik ez.

Askotasunaren ezaugarrietako bat da kabitu-ezina, eta honen ondorio gisa, ibili beharra ...

Haunditik txikira

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Segurola | 2017-06-08 : 11:44 | Iritzia

Haundi-txiki asunto honetan aurrena harritu ninduena izan zen aditzea, 15 bat urterekin edo, Euskal Herria "oso txikia" zela. Maixu batek esan zigun. Neretzat Euskal Herri hori gauza izugarria zen, eta gehiena ezezaguna. Nolatan izan zitekeen oso txikia?

Zaldia hemen

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Segurola | 2017-05-11 : 11:47 | Iritzia

Esateak lotsatzen nau, baina ni superguaia izana naiz; axkarpasau, aurreratu-usteko eta denen gainetik sentitu beharrekoen sailekoa. Aitortzen dut, eta damutua nago, erdizka behintzat.

55 urte?

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Segurola | 2017-03-30 : 18:04 | Iritzia

Has gaitezen asuntoaren bertsio ofizialarekin. Zenbakiak daude oinarrian, eta kenketa izeneko eragiketa matematiko bat; nere kasuan, hauxe: 2017 – 1962 = 55. Orduan, 55 "urte dauzkat" edo 55 "urtekoa naiz" martxoaren 8az geroztik, inork jakin nahi balu.

Hau Lehorreta al da?

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Segurola | 2017-03-02 : 18:08 | Iritzia

Batemategatik oso argiye dela diogunean, esan nahi dugu tratu errexekoa dela eta hiztun jatorra dela eta kaso normala egiten duena, eta hola; bestela esanda, sinpatikoa dela, eta beharbada enpatikoa ere bai. Bestalde, argia esaten da buruz edo adimenez azkarra denagatik ere. Orduan zer? Bi esanahi al ditu hitzak? Ez ba: bakarra du, eta pertsona argiaren argitasun horrek buruzko, bihotzeko eta hitzezko argitasunak harrapatzen ditu batera; eta belarrizkoa ere hortxe nonbait: adimena, funtsean, ez da (epaitu gabe) aditzen jakitea besterik. Gertatu dena da argitasuna eta adimena bere buruzko zentzu hutsean lotuak gelditu direla gehienbat; argitasunak sinpatia eta adimenak enpatia galdu dituzte, eta hargatik doa mundua doan bezala. Gure gizartean, oso argiye izanda ez da bat "oso gora" iristen, ez diruz, ez izenez, ez boterez eta ez jakintzaz; iristen direnak axkarrak eta lixtoak izaten dira.

Paulosestotik

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Segurola | 2017-02-02 : 15:07 | Iritzia

Hemen plazari Plazie esaten diogu; eta goragoko kaleari Goiko kalie; eta elizaraino doanari Elizkalie, eta hola. Bai gauza garbia eta erraza, ezta? Eta Errebala, Artzubiye edo Astoteye ere garbiak dira, edo ziren behintzat. Izen horiek herriak edo jendeak jarriak dira, eta zerbait esaten dute lekuaren gainean. Kaleko leku-izen ofizial gehienak, ordea, ez dira herri-jendeak jarriak, baizik-eta agintariek edo haiek izendatutako jakintsu eta adituek, eta izen ofizial horietako asko izen ohoragarriak izan ohi dira: Gizon Haundiak eta Ideia Onak, besteak beste. Izen horiek, jakina, ez dute deus ikustekorik lekuarekin eta ez dute hartaz ezer esaten; ezizen ohoragarri batzuk dira, baina ez dute kalea ohoratzen, baizik-eta kale-izenaren jabe dena.

Ez zulokoa, ez sakonekoa

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Segurola | 2017-01-05 : 15:57 | Iritzia

Gaur egunean, berez, berdintsu dio bat non bizi den, zeren bizitzaren jokoa, jolasa eta solasa pantalla batean kabitzen baitira, eta berdin baita pantalla hori non geolokalizatzen den. Eta, hala ere, sekula baino nabarmenagoa da bizilekuen ranking edo sailkapena: ideala da hiriburutik edo, bestela, hondartzaren batetik ordu-laurdenaz azpiko bidea egotea autoz. Hortik kanpora dena da, gradu desberdinetan, "zuloa" edo ezlekua.

Baratzea zer den

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Segurola | 2016-12-01 : 16:03 | Iritzia

Zibilizazioak ekarri dituen okerretako bat da edertasun eta dotorezia bat asmatzea ikustekoa dena, baina ez ukitzekoa. Gorputzekin gertatzen da, artearekin gertatzen da... eta lurrarekin berarekin gertatzen da, eta horixe astintzera gatoz gaur.

6,35 euro

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Segurola | 2016-11-03 : 16:06 | Iritzia

Munduan beste asko bezala, aita eta ama ere hil ziren halako batean. Oraindik ezin dut sinistu.

Hiltzeko beldurra izango zuten segurutik, baina hiltzeko lotsarik ez: adin pixkat bazuten, lotsarik gabe hiltzeko adina urte bai behintzat.

Bakardadearen Mahaia

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Segurola | 2016-09-08 : 15:29 | Iritzia

Ume-galderak egiten ez zait ahaztu, eta horregatik galdetzen dut gaur zergatik diren guretzat pobrezia edo analfabetismoa arazo sozialak, eta bakardadea ez. Bo, zaharren bakardadea edo umezurtzena bai beharbada, baina tarteko guztiena ez. Galdetzen dut zergatik dagoen etxez-etxeko laguntza hankak moztu dizkiotenarentzat, eta ez bakardadeak janda dagoenarentzat. Galdetzen dut, jan-edana eta "afektibitatea" baldin badira pertsonaren beharrik garrantzizkoenak, zergatik, adibidez, inork ez liokeen parre egingo gosea pasatzen ari denari, baina adarra lasai jotzen zaion txortan egiten ez duenari.

Moxal legea

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Segurola | 2016-07-22 : 17:11 | Iritzia

Nazkaturik gizonen legeekin, nazkaturik ia gizon izatearekin berarekin, nazkaturik gizonaren gizalegearekin... zer egingo?, nora joko?, eta moxalari begira jarri naiz.

Emaitzak: 37 | Orriak: 1 2