Karnabalak 2017

Udalak eskerrak eman dizkie karnabalak "ikaragarriak" izaten lagundu duten herritarrei

Uztarria.eus | 2017-03-02 : 11:48 | Festak

Kaldereroetatik hasi eta Astearte Karnabala arte kalera jendetza irten dela nabarmendu du Udalak, eta festak "ikusgarri" egin dituztenak herritarrak izan direla esan dute. Horrez gain, "ezer larririk gertatu ez" dela azpimarratu nahi izan du Festa Batzordeak.

 

Ederra izan da!

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2017-03-01 : 15:00 | Festak

Bukatu dira aurtengo karnabalak eta bertako sokamutur irteerak. Oso balorazio ona egiten dugu, ederra izan baita: jendetza zezenean, sekulako anbientea, eguraldiak ere lagundu du... Hiru sokamutil erretiratu dira: Oskar Osinalde, Mikel Odriozola eta Iban Sudupe; eskerrik asko! Baita sokamuturrean parte hartu duzuen denoi ere! Hurrengo urtean gehiago, bai horixe! (ikusi bideo batzuk behean; zuk sokamuturreko bideorik grabatu baduzu, bidali Whatsapp-ez: 717770069)

Urrestillan ere gozatu dute mozorro festaz

Uztarria.eus | 2017-03-01 : 09:17 | Festak

 

Pailazoak, piratak, bakeroak, mimoak, margolariak... detenarik izan zen atzo, asteartea, Txikuri pilotalekuan. Izan ere, atzo arratsaldean ospatu zituzten karnabalak Urrestilan. Eguraldiari aurre eginda, giro ederrean gozatu zuten festaz dozenaka lagunek ...

»» Ikusi argazki guztiak (22)

Suzko zezenarekin bukatu dira karnabalak

Uztarria.eus | 2017-02-28 : 20:48 | Festak

 

Gure inguruan, sardinaren entierroa da karnabalei agur esateko ohitura hedatuena. Azpeitian, ordea, diktadura garaiko debekuen ondoren festak berreskuratzen hasi zirenean, zezenak bete zuen beste tokietako sardinaren lekua. Hala, azken urteetan ...

»» Ikusi argazki guztiak (10)

Astearte goizeko sokamuturra, Erlo Telebistaren eskutik

Uztarria.eus | 2017-02-28 : 15:23

Hona hemen Astearte karnabal goizeko kalejiran eta sokamuturrean Erlo Telebistak hartutako irudiekin osatu duen bideoa. Karnabaletako bideo gehiago ikusgai daude Erlo Telebistan. 

Uztarriaren erredakziora egin dute bisita gaupaseroek

Uztarria.eus | 2017-02-28 : 15:07

Astelehen karnabalean hasitako parrandak ez du etenik herriko gaupasero kuadrilla honentzat. Eguna argituta ere poteoan jarraitu dute, eta urtero legez, hutsik egin gabe Hitzaren eta Uztarriaren erredakziora egin dute bisita ...

Irudimen handiko mozorroak ikusi ahal izan dira bart gaueko festan

Uztarria.eus | 2017-02-28 : 10:48 | Festak

 

Aurten ere herritar askok irten du mozorrotuta Inauterietako astelehen iluntzean. Ohiturari jarraituz, herriko hainbat taldek sormen handiko eta asko landutako mozorroak atera zituzten kalera: Nazien taldea tankearekin, disekatutako Afrikako animaliz ...

»» Ikusi argazki guztiak (28)

Kaleak bete mozorro Astelehen Karnabalean

Uztarria.eus | 2017-02-27 : 13:40 | Festak

 

Azpeitia mozorroz bete da Astelehen Karnabal eguerdian. Umeen desfile luze eta jendetsuak hartu ditu Alde Zaharreko kaleak eta plazak; eguraldi bikainak lagunduta, kalejira ia amaigabea osatu dute umeek eta haiekin ...

»» Ikusi argazki guztiak (35)

Giro beroa Elegante arratsaldeko zezenaren irteeran

Uztarria.eus | 2017-02-26 : 17:03 | Festak

Erdikale barrena jendez bete da arratsaldean, Elegante Eguneko sokamuturraren hasiera bertatik bertara ikustera inguratu den jendez beteta. Kantuan eta dantzan itxoin dute dozenaka lagunek zezenaren irteera. Bi bideo laburrotan ikus ...

»» Erantzunak: 5 (ander, Joxe Borda Elio, Zubimendi8@hotmail.es)

Urteetan atzera eginda, elegante jantzi da Azpeitia

Uztarria.eus | 2017-02-26 : 14:07 | Festak

 

Elegante. Horrela daude gaur, Jai Karnabala, Azpeitiko kaleak. Eguzkia eta giro ederra ere bisitan etorri dira herrira, eta festak hartu ditu kaleak. XIX. mende bukaerako eta XX. mende hasierako jantziak ...

»» Ikusi argazki guztiak (33)

Azpeitiko inauteriek badute mozorrotutako mezu ilun bat

Lierni Varela | 2017-02-25 : 18:51 | Iritzia

Bereziak izan ohi dira inauterien aurreko egunak. Mozorroari azken ukituak eman, falta zaidana inguratu, ahal den heinean dena bezperarako ez utzi... Urduritasun moduko bat sumatzen dut nire inguruan, Elegante Eguna eta astelehena ditut buruan, eta ohartzerako heltzen da igandea. Urte guztia armairuan ondo gordeta egon den trajea atera, eta ahal dudan moduan prestatzen naiz. Eguerdia baino lehen irten, eta kalea giro ederrean egoten da; igandean herria dotore, elegante janzten da, eta astelehenean, berriz, bere alderdirik koloretsuena ateratzen zaio. Baina bada gauza bat festa guztia kolokan jartzen duena.

Gaztetxoenak festa giroan murgilduta dabiltza dagoeneko

Uztarria.eus | 2017-02-25 : 17:23 | Festak

 

Atzo, ostirala, hasi ziren Azpeitiko karnabalak euskal inauterien jaialdiarekin, eta gaur, zapatua, herriko gaztetxoenek jarraipena eman diote festari, eguraldia lagun. Goizean, Go!azen ikuskizunaren bi emanaldi eskaini dituzte Soreasu antzokian ...

»» Ikusi argazki guztiak (24)

Karnabalak aterpe bila hasi dira

Uztarria.eus | 2017-02-24 : 19:28 | Festak

 

Azpeitiko karnabalen asteburu luzea abian da. Urtero legez, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko ikasleek eta irakasleek eskaintzen duten euskal inauterien jaialdia izan da lehendabiziko hitzordua, ostiral arratsean. Euskal Herriko inauteri tradizional ezagunenak ...

»» Ikusi argazki guztiak (21)

Lehertzear da mozorroen festa

Uztarria.eus | 2017-02-24 : 14:01 | Festak

Gaur arratsaldean hasiko dira festak, euskal inauterien jaialdiarekin. Egitarau oparoa prestatu dute datozen egunetarako, eta mozorroek eta jai giroak hartuko dituzte Azpeitiko kaleak. Hementxe dira karnabalak.

AZKEN ORDUKOA: Azpeitiko Ikastola Ikasberriren euskal inauterien jaialdia Izarraitz frontoian ospatuko dute, eguraldiagatik.

 

"Karnabaletan ere festa libre eta seguruen alde" aritzeko deia egin du Udalak

Uztarria.eus | 2017-02-24 : 15:58 | Festak

"Gogorarazi nahi dugu, eraso sexistek eta matxistek ez gurean eta ez guretik kanpo ez dutela lekurik. Azpeitiaz eta Azpeitiko festez denok gustura eta seguru sentituz gozatzea nahi dugu", adierazi du Leire Etxaniz Parekidetasun zinegotziak. Balizko erasoen lekukoie "aktiboki erantzuteko" eskatu diete.

Soka soltatzeko ordua iritsi zaie

Uztarria.eus | 2017-02-24 : 10:54 | Festak

Urte luzez sokamutil izan ostean, galtza zuriei eta gerriko gorriari agur esango diote Mikel Odriozolak, Iban Sudupek eta Oskar Osinaldek, aurtengo Astearte Karnabalean. Denboran atzera begira jarri dira hiru sokamutilak ...

Festa hasterako, gozatua hartuta

Urola Kostako Hitza | 2017-02-24 : 11:34 | Festak

Lana eskatzen badu ere, Belen Zendoiak "gozatu" egiten du senideei karnabaletarako mozorroak prestatzen. "Oso karnabalzalea" du familia, eta ideiarik eta lanerako gogorik ez zaio falta azpeitiarrari.

 

Inauterietako sena

Erabiltzailearen aurpegia Chusemi Vicente | 2017-02-23 : 16:32 | Iritzia

Danborren oihartzunak isildu berri direla, jai egutegiak atsedenik ez digu ematen, eta inauteriak ate joka dauzkagu.

Mozorroak

Erabiltzailearen aurpegia Egoitz Arruti | 2017-02-23 : 13:38 | Iritzia

Gainean ditugu gure herri honetan ihauteriak. Urteroko moduan aukera bikaina izango dugu parrandarako, eta, bide batez, mozorrotzeko. Elegante Egunak ate gutxi irekitzen dizkio originaltasunari, beraz, astelehen gaua aprobetxatuko dugu hainbeste denboran buruan izan dugun pertsonaia, gauza edo animalia gisara jantzita kalera ateratzeko.

Bidali aurten ere sokamuturreko bideo laburrak

Erabiltzailearen aurpegia Zezen Beltz elkartea | 2017-02-22 : 17:00 | Festak

Iazko probak ederki irten zuen, eta Zezen Beltz elkarteak aurten ere herritarrei eskatuko die datozen karnabaletako sokamuturreko bideo laburrak bidaltzeko, telefono mugikorrez grabatutakoak. Helburua: sokamuturrean ikusentzuneko artxiboa osatzen joatea. Iaz: 121 bideo! Bidaltzaileen artean bi lagunentzako afaria zozketatuko dugu. Whatsapp zenbaki honetara bidali bideoak: 717770069

 

Emaitzak: 33 | Orriak: 1 2