Txetxu Urbieta

 

I love sega-poto

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta | 2016-11-30 : 14:59 | Iritzia

Oraingo kolaborazio honetan ere dakitenek diotenarekin ez nator bat. Azken finean, egia izango da kontrax bat naizela (dakitenekin bat nator ezaugarri hori azpeitiar peto orok DNAn serietik dakarrela diotenean, alegia).

Loteria

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta | 2016-11-10 : 12:24 | Iritzia

Zu hor eta ni hemen. Zuk irakurri eta nik idatzi. Berriro ere Uztarriak elkartu gaitu. Eta badakizu zer dioen esaera zaharrak, "Uztarriak lotu duena ez dezala inork banandu". Zuk ere ez.

Buklea

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta | 2016-08-22 : 10:09 | Iritzia

Puf, hau da hau abiadura. Dena azkar doa, oso azkar, azkarregi. Zer egunetan bizi naizen badakit, baina zer urtetan ez. Hau dek hau zahartzie! Astelehen goizean ostirala iristea ezinezko ikusten genuen sasoia joan zen; orain, momentua luze egin liteke, baina urteak, hilabeteak eta egunak, denak, Txikiye bihurguneetan, atzea oker-oker eginda baino biziago goaz. Martxa honetan, 100 urte harrapatzea errazegia iruditzen zait. 

(t)artu

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta | 2016-07-28 : 14:50 | Iritzia

Euskaltzaindia lanean jarri behar dut. Beti egin dena eta beti egingo dena: tartu. Zer? Bai, tartu. Definizioa litzateke, guri komeni zaigunean, arrakasta lortu duen norbait gutar egitea. GuTARTU egiten dugu. Bilbotarrek diote bilbotar bat nahi duen lekuan jaiotzen dela. Ba, tartzea, teoria horren 3.0 bertsioa litzateke.

Zuk jai eta nik lan

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta | 2016-05-04 : 09:51 | Iritzia

Gorria ez da nire kolorea. Gorriak, egutegikoak, gorriak pasarazten dizkit, zuk jai eta nik lan. Pasa da eta kito, baina gauzak diren bezala, zuri oso motza egin arren niri, aurten ere, oso luzea egin zait. Autopistan kontrako norabidean doan kotxearen itxura hartzen diot neure buruari. Zuk jai eta nik lan. 

Akabo tontoak

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta | 2016-03-30 : 10:10 | Iritzia

Dakienak badaki, dakiena daki, ez daki dena, eta zenbat eta gehiago jakin, dena jakiteko dakiena baino askoz gehiago jakin behar denaren jakitun da. Esan liteke, jakintsua bere burua erabateko jakituriatik urrun ikusten duen hura dela. Tontoa jakintsuaren antonimotzat jo genezake, ezer edo ezer gutxi dakiena. Zorionez, edo zoritxarrez, tontoa, inor konturatu gabe, desagertu egin da.

Haragia

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta | 2016-02-26 : 09:31

Vaticanon nagusi (edo morroi) den Aita Patxi eta bere zerbitzari zintzo diren nire lagun Kepa eta Pello haserretuko bazaizkit ere, txikitan irakatsi zidaten Kristau-Ikasbidea neure erara moldatzea erabaki dut. Zeruak ez nau erakartzen, arazorik gabeko betirako zoriontasunak erabat atsekabetzen nau.

Asmoa

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta | 2016-01-26 : 09:45 | Iritzia

Txikia nintzenean, herenegun, zientzia fikziozko kontuak kokatzen ziren 2016. urtean. Alegia, urruti ikusten genituela. Kontua da, gerturatu ezezik iritsi ere egin direla.

Ni pekatari

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta | 2015-12-17 : 09:56 | Iritzia

Miseria eta miserablea. Aita eta ama berdinen haurrak dira. Miseria munduan gure milioika anai-arrebek dutena. Bizi egin nahi eta goseak janda hiltzen ari direnak; bizi egin nahi, eta balei eta nobei iheska, itsasoan itotzen ari direnak; bizi egin nahi eta irautea ere ezinezko dutenak. Miseria, miseria gorria... Beltza eta zuria.

Eskola kirola

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta | 2015-10-27 : 09:55 | Iritzia

Eskola kirolak ez du zentzurik. Haurrek kirola egin behar dute onuragarria delako. Osasuntsuago egiten zaitu, lagunak egiten dituzu eta talde lanaren balioa ikasten duzu. Kirolak kalterik ez du, txerriak bezala dena ona du. 

Oporterapia

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta | 2015-07-20 : 10:49 | Kultura

Gabonetan hogei egun; Aste Santuan bi aste; udan bi hilabete pasa. Oporrez ari naiz. Soldata ere duina. A ze pagotxa! Ba ez, alperra naiz, baina eskaintza horrek tranpa dauka, ez nau batere erakartzen. Irakasleek ez didate batere enbidiarik ematen, sortarazten didaten sentimendua errukiarekin lotuko nuke. Gure garaian, kazetaritza eta filosofiarekin batera magisteritza zen karrerarik errazenetakoa. Gaur egun, irakasle batek NASAko zientzialari batek baino prestaketa osoagoa behar du. Haurrei zer eta nola irakatsi ikastea huskeria da beraientzat. 

Gu bezalakorik ez

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta | 2015-06-18 : 09:59 | Iritzia

Onak asko dira, oso onak ere izan badira, baina gu bezelako mendizalerik, gutxi. Hori da euskaldunek uste dutena. Euskaldunek hori uste badute, guk azpeitiarrok, zer sentituko ote dugu. Ba, horixe bera... beste alor askotan bezala, eta honetan bereziki, onenak ez, los 'p...amos' garela. Historiagil gehienek diotenez, gu gara, gu bai, azpeitiarrok, hilamaiarismoaren sortzaileak.

Denbora

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta | 2015-04-20 : 10:12 | Iritzia

Arnasa hartuz egunak pilatzeari zahartzea deitzen diogu. Jaiotzen garenean hiltzeko atzera kontaketa hasten dela ere entzun izan dugu. Baina ez ote da zuzenagoa, baikorragoa, jaiotzeko unean bizitzeko eta gozatzeko egunen kontaketa hasten dela? Zahartzea zoriona da, zaharkitzea tragedia. Zaharkitzeari zahartrosia ere deitzen zaio, iragana beti hobea izan delakoan atzera begira bizi denak jasaten duen gaitz kronikoa, normalean 40 bat urtetik aurrera.

Hautsa eta hutsa

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta | 2015-03-18 : 10:15 | Iritzia

Uztarria aldizkariaren azken zenbakia hartu eta azterketa analitikoa eginda, konturatu naiz, aldizkaria gure herriarentzat lujo bat izateaz aparte, kolaboratzaileen artean adintsuenetakoa neu izango naizela. Eta ia beste kontu guztiek bezala, horrek ere zer pentsatua eman dit. Datu hotz eta zorrotzek zahartzarora arrimatzen ari naizela erakusten duten bitartean, inoiz baino hobeto sentitzen naiz, eta hobetze margen handiarekin. Txikitan iluntasunak eta heriotzak hotzikara sortzen zidaten.

Kafe konpletoa

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta | 2015-02-20 : 09:24 | Iritzia

Legezkoa bai, baina bidezkoa ote da gizartea hain denbora gutxian hainbeste aldatzea? Pentsatzen hasita, orain dela 30 urteko Azpeitiak ez du gaur egunekoaren antzik. Eta ez naiz ari axaleko kontuez. Alegia, arkitekturaz, politikaz, ekonomiaz edo antzeko kontu txikiez. Funtsezko kontuez ari naiz, herri baten nortasuna agerian uzten duten gaiez.

Akerraren deia

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta | 2015-01-22 : 10:23 | Iritzia

Adarra jo eta eztabaidatu, mundu honetan gauza hoberik ba al da? Nerabezaroa gainditzear nagoen honetan, gero eta errezago petraltzen naizela aitortu beharrean nago. Norbaitek sua pizten badu, ni sutara egurra botatzeko prest. 

Loteria

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta | 2014-12-16 : 09:44 | Iritzia

Osasuna omen da loteriarik onena. Galtzen dugunean bere balioaz ohartzen garen osasun horixe. Esaldi borobila bai, baina egia berdaderoa ez. Geure burua engainatzeko erabiltzen dugun trikimailua. Hitzak eta esaldiak, sarritan, tranpatiak dira. Osasunik gabe jai; jaia ia denon ametsa. Beraz, logika (zuzena?) erabiliz, osasun eza eta jaia bat lirateke. Eta saltsa horri loteriaren osagaia gehitzen badiogu, osasun eza = jaia = loteria, alegia, loteriarik onena ez litzatekeela osasuna.

Geure buruaren jabe

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta | 2014-11-19 : 08:53 | Iritzia

Inertzia da gure munduaren motorra. Bakar batzuek erabaki eta agindu, eta beste denok, burua makurtu eta agindutako bete. Botoa gure arma bakarra. Ba ez. Gure armarik boteretsuena burua da, pentsatzeko gaitasuna. Garunak dantzan jarrita, esate baterako, eskola kirolaren filosofíak edo izaerak sutan jartzen nau.

Artzainak, ardiak eta otsoak

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta | 2014-10-16 : 09:49 | Iritzia

Aurrera goazenaren ustean beti leku berean. Jira eta bira, adinean bat gehiago bai baina berriro ere betiko toki beretik abiatzen naizelakoan, berriro ere helmuga berdinera iristeko. Hauxe da bizitzea tokatu zaigun bizitza,  edo bizi dugun bizitza, bizitzea gustatuko litzaiguken bizitza bizitzen saiatzeko kemenik ez dugulako.

Kinto kontuak

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta | 2014-07-16 : 10:47 | Iritzia

Aldizkari honetan idazten dutenen artean zaharrenetakoa ni neu izango naiz. Txetxu, lasai, aldizkari gazte eta frexkoa duk, hemen idatzita beti gazte. 40ko muga gaindituta, batzuk diote nolabaiteko krisia sortzen dela, urteen zama onartu ezina. Krisi horrek jo ez nauelakoan nago baina, egiari zor, aspaldian gazte, zahar eta horrelako kontuak bolo-bolo darabilzkit.

Emaitzak: 94 | Orriak: 1 2 3 4 5