Aitor Gorrotxategi

 

Urrestillako bidegorria

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Gorrotxategi | 2017-06-14 : 11:09 | Iritzia

Gipuzkoako Foru Aldundian zegoela, Bilduk Gipuzkoako lurraldearen bizikleta-bideen arloko plana proposatu zuen. Bertan azaltzen ziren Gipuzkoan zortzi urtetan egin behar ziren bidegorriak. Urrestillako bidegorria egitea ez zen aurreikusten aldi horretarako.

Zaborrak

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Gorrotxategi | 2017-03-13 : 13:39 | Iritzia

2013ko maiatzaren 7an, bai orain dela ia 4 urte, Azpeitiko Udaleko alderdi guztiek (Bildu, EAJ eta Hamaikabat) hondakinen inguruko akordioa lortu zuten. Akordioa "zabala eta ona" zela esan genuen orduan. Baina nahiz eta akordioa sinatu, egun berean, Bilduk beste sistema batzuk "babestu eta bultzatuko" zituela adierazi zuen. Bildu barneko talkak al dira akordioa martxan jarri gabe daukatenak?

Turismoak axola du

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Gorrotxategi | 2016-09-15 : 10:54 | Iritzia

Gure artera etorri den turista kopurua oso albiste ona izan da. Ez da Azpeitiak duen potentzial eta erakarpen turistikoa azpimarratzen dudan lehenengo aldia, eta hori balioan jartzeko beharra dugu, jarduera ekonomikoaren iturri moduan

Urretxuko bidea

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Gorrotxategi | 2016-03-10 : 09:30 | Iritzia

Joan den asteburuan jakin genuen Foru Aldundia aurrera doala Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea hobetzeko lanekin. Lan horiek mesede zuzena ekarriko digute hainbat eta hainbat arrazoirengatik GI-631 errepidea erabili behar izaten dugun ehunka azpeitiarroi ere. Erietxe kontuengatik esaterako. 

147.000 euro gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Gorrotxategi | 2016-02-17 : 09:50 | Iritzia

Oso albiste ona dugu hau, zalantzarik gabe. Bakoitzaren etxea uste ez genuen diru-sarrera bat izaten dugunean pozten garen bezalaxe, gaur Udalean pozik egoteko arrazoia dugu. Izan ere, Azpeitiak 147.031 euro gehiago jasoko ditu Foru Aldunditik, Udalen Finatzaziorako Foru Funtsaren 2015eko likidazioa egin ondoren. Gure herriak, guztira, 8.663.080 euro jaso ditu Foru Ogasunaren partida horretatik.

Garai txarrak trafikoarentzat Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Gorrotxategi | 2015-03-09 : 16:30 | Iritzia

Ez dago oso azkarra izan beharrik. Denbora gutxi barru, Gipuzkoan martxan zeuden hiru zabortegietatik bigarrena, Beasaingo Sasieta, hain zuzen ere, ixteko behar den denboran bakarrik, lurralde osoko zaborrez beteta etorriko diren kamioiak hasiko dira gure errepideetara iristen, irekita geratuko den zabortegi bakarrera, Lapatxekora, etortzeko. Azpeitia bihurtu zaigu Gipuzkoako zabortegi. Eta hori guztia, gaur egunean Foru Aldundian dabiltzanen kudeaketa txarrari esker, besteak beste, eta burugabekeria honen gidari, Iñaki Errazkin, Azpeitiko alkate ohia.

»» Erantzunak: 5 (MAITE, ardibeltza, jesuita, azkoitiarra, makolo)

Ignaziotar Bidea Fiturren

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Gorrotxategi | 2015-02-06 : 11:23 | Iritzia

Bukatu berria da Fitur turismoaren feria, Madrilen. Oso balantze positiboarekin amaitu da Euskadiren perspektiba turistikoei dagokienez, eta baita Azpeitiarentzat ere, gauzak ondo egiten baditugu. Ez zen falta izan Udalaren ordezkaritza ofiziala, argazki bat atera zuena Euskadiren stand-ean, Loiola-Manresa Ignaziotar bidea ireki nahi dela eta. Izan ere, 2022. urtean beteko dira 500 urte Loiolako Ignazio santuak Montserratera ibilbide hori egin zuenetik. Ia hilabeteko bidea, bere bizitza erabat aldatu zuena, santuaren biografo adituek diotenez.

Zabortegi gehiago ez

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Gorrotxategi | 2014-10-17 : 10:03 | Iritzia

Oraindik Lapatx itxi dadin ahalegintzen ari garen bitartean, hedabide baten bidez jakin dugu Azpeititik kilometro gutxira, Zestoan, beste zabortegi bat jarri nahi digutela, horrela erabaki duelako ezker abertzaleak. Beste aukera batzuen azterketarik gabe, jendaurreko azalpen epealdirik gabe, alegazioak aurkezteko aukerarik gabe, hainbeste aldiz aipatzen dituzten parte-hartze prozesurik gabe, indarrean den foru-arauaren aurka, Batzar Nagusiei ezeren berririk eman gabe, ezer gabe, horrela, bat batean, iragartzen digute Urola bailarak beste zabortegi bat jasan behar duela.

»» Erantzunak: 3 (TOPANGA, tabernaria, Saseta)