Iritzia

Alferrikako eztabaida

Aitor Aranguren (Ingurumen zinegotzia) | 2002-04-17 : 08:04 | Iritzia

Aitor Unanue (Batasunako zinegotzia), Miren Aldalur eta "izurde"-ri erantzuna

»» Erantzunak: 8 (Uztarria.eus...)

Izan ere batzuon jasangarritasun mentalak ez dik neurririk

aitor unanue | 2002-04-10 : 23:04 | Iritzia

Jasangarritasun mentala (Aitor Aranguren-i)erantzunez...

»» Erantzunak: 4 (Uztarria.eus)

“Azpeitiko Gazteentzako Guneak” udal gobernuaren txostenari Batasunaren erantzuna

Azpeitiko Batasuna | 2002-04-08 : 21:04 | Iritzia

Azpeitiko udalak herritarron buzoietan aldizkari itxurako txosten dotorea sartu digu, Azpeitiko Gazteentzako Guneak izenburuarekin. Publikazio horrekin aurpegira barre egin digu berriro alkateak. Zergatik sartu ote zaio orain bapatean herritarrei informazio hori zabaltzeko premia larria? Ez ote dago informazioa ematea beste asmorik testu horretan? Bai horixe! Guk hala uste dugu behintzat.

»» Erantzunak: 7 (Uztarria.eus...)

Kulturaldia eta gero zer?

Uztarria Kultur Koordinadora | 2002-04-03 : 17:04 | Iritzia

Bukatu da Azpeitiko I. Kulturaldia, Uztarria Kultur Koordinadorako taldeek bat eginda antolatu duten hilabete kulturala. Hilabete horretan hainbat kultur ekitaldi sortu eta erakutsi dituzte herriko taldeek.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Jasangarritasun Mentala

Aitor Aranguren (Udaleko Ingurumen batzordeburua.EA) | 2002-04-03 : 17:04 | Iritzia

Pozik gaude. 2002. urtean ZUHAITZAREN URTEA da Azpeitian. Hori ospatzeko ekitaldien hasera, ordea, zinegotzi hau harri eta zur begira zela Azpeitiko hirigunean Urola ibaiaren ibilguan Udaleko langileak zuhaitzak ebakitzen ari ziren goiz batekin hasi zen. Ez zuten bat bera ere utzi. Aurrez eskatua eta azaldua nuen Udalean, era guztietara, zuhaitz horiek bere horretan utz zitzaten nuen interesa; azken batean, ibaian berezko eboluzio naturala gertatzen uztea (garbiketa eta ebakitze selektiboak izan ezik). Horrez gain, behin baino gehiagotan eskatua nuen, gizarajoa ni, hainbat aktatan jaso zedila eskari hori, gertatu dena gerta ez zedin, hain zuzen ere. Baina dena alferrik. Haserre-sutan, nire kexa agertu nion Udaleko arduradunik gorenari eta berriro ere protesta hau aktan jasoarazten dut. Toki-administrazioan arazo endemikoa da ingurumenaren aldagaia euren egitura eta funtzionamenduaren baitan txertatu ezina.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Rally sprintaren aurreko astea

Aitor Garmendia | 2002-03-12 : 14:03 | Iritzia

Tarteka Urrakiko gainetik eta Bidaniatik pasatzen naiz, autoz. Aste honetan bizitza jokatu beharko dut. Edo agian, zergatik ez, Errezildik barna ibiliko naiz.

"Azpeitian Zer?", egia zer?

Imanol Elias Odriozola | 2002-03-12 : 10:03 | Iritzia

Honako ohar hau bidali genuen, behar bezala sinaturik, aipatzen den alea eskuratu ondoren:

Bailarako bi zentral eoliko atzera bota dira

ERKAXO | 2002-03-07 : 22:03 | Iritzia

Izazpi-Samiño-Oleta eta Hirukurutzeta-Karakate zentral eolikoak atzera bota ditu Eusko Jaurlaritzako industria, merkataritza eta turismo sailak. Arrazoi nagusitzat bertan dauden metal garaiko aztarna arkeologikoak hartu dituzte.

Kalitateko produktu erreferentziala helburu

Uztarria Azpeitiako Herri Aldizkaria | 2002-03-01 : 16:03 | Iritzia

"Kalitateko produktu erreferentziala helburu" iritzi artikulua Euskonews&Media aldizkariaren gaurko alean argitaratu da. Ale honetan Tokiko Komunikabideen hausnarketa egiten da, eta bertan Uztarria Azpeitiko Herri Aldizkariko artikuluaz gain beste tokiko komunikabideenak ere irakur daitezke.

Azpeitiko Udalak urteak daramatza Urola Erdiko Mankomunitatea (Lapatx Zabortegia) saboteatzen

Urolako Batasuna | 2002-02-27 : 10:02 | Iritzia

Lapatx Zabortegiko Mankomunitatea, 1988an sortu zen Azpeitiko, Azkoitiko, Zestoako, Aizarnazabalgo, Errezilgo, Bidegoiango eta Beizamako udalen eskutik zaborraren bilketa, gestioa, garraioa, erabilera eta garbiketarako.

Bastida Gazteoi ahoa itxi nahian

Azpeitian Gazteok Zer?! | 2002-02-20 : 20:02 | Iritzia

Atzo azpeitiko kaleetan bi kartel ezberdin jarri zituzten AGZ?!-ko kideek ,eta gaur goizean alkatearen aginduz kartelak kenduak izan dira.

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Bastidak mozorroa kendu du

Batasuna | 2002-02-16 : 03:02 | Iritzia

Batasunak Jose Mari Bastidaren manipulazio eta joko zikinaren aurrean jarrera zehazteko Herri batzarra deitu du.

Aurrera eztabaidan!

Goio Izoztua | 2002-02-13 : 17:02 | Iritzia

Poztekoa da zinez, horrelako eztabaidek pizten duten parte hartze maila. Baina, drogen gaia beti ibili izan da gazteon artean hitzetik hortzera. Hori ez da berria.

Festa Batzorde buruari zuzendutako eskutitza

Julian Barrenetxea abesbatza elkartea | 2002-01-19 : 18:01 | Iritzia

Julian Barrenetxe Abesbatzak Festa Batzorde buruak idatzitako eskutitzari erantzunez eta gauzak argitzeko ondorengo bertsoa idatzi du.

Egunkariako eta Garako langileon oharra

Egunkariako eta Garako Azpeitiko langileak | 2002-01-17 : 18:01 | Iritzia

Egunkariako eta Garako langileok gogor salatu nahi dugu Espainiako justiziaren aldetik Martxelo Otamendi Egunkariako zuzendaria, Mertxe Aizpurua Garako zuzendaria eta Jon Abril Egunkariako kolaboratzailea pairatzen ari diren erasoa. Eraso hori, gainera, beraien aurkakoa ez ezik, euskal herritar guztien aurkakoa dela iruditzen zaigu, adierazpen askatasunaren aurkako erasoa izanik, guztien aurkakoa baita.

Zuek bai eta gu zergatik ez?

Julian Barrenetxe Abesbatza | 2002-01-16 : 20:01 | Iritzia

Julian Barrenetxea abesbatzak bere iritzia plazaratu nahi du, aurten San Sebastian bezperan danborradan parte hartzerik izango ez duela-eta.

Hipokrisia

mikel | 2002-01-14 : 20:01 | Iritzia

Kolpeak eta irainak besterik ez ditugu jasaten garen bezelakoak erakusteagatik.

Kutxako bulegoak arratsaldez itxita

MILA ELIAS | 2002-01-14 : 11:01 | Iritzia

Aste honetatik aurrera Azpeitiko Kutxaren bulegoak arratsaldez itxita egongo dira, eta maiatzetik aurrera larunbatetako zerbitzua ere ezabatu egingo da. Honen aurrean, BEZERO bezala, nire haserrea azaldu nahi nuke .

Iritziak sartzeko aukera, uztarria.com-en!

Uztarria.com | 2002-01-10 : 20:01 | Iritzia

Uztarria.com-en jaso ditugun eskakizunei erantzunez, gaurtik aurrera, albisteak sartzen diren modu berdinean iritzi landuak sartzeko aukera ere izango dute herritarrek. Iritzi anonimorik ez da onartuko.

Emaitzak: 1139 | Orriak: 1 2 3 4 ... 53 54 55 56 57