Ramon Etxezarreta

 

Inazio Uriaren itzal hori

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Etxezarreta | 2017-01-24 : 18:04 | Iritzia

Aukerakoak izanik deskontentu edo haserreen motiboak, ez dira beti egoten nor bere gain. Haserrea bestek eragina dugunean auzia eutsi eta gorde ala agerian jarri eta bota, erabakitzea izaten da. Erabaki zaila, ondo pentsatu beharrekoa.

Paperak, dossierrak, txostenak...

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Etxezarreta | 2017-01-11 : 16:02 | Iritzia

Gizonezko gipuzkoar batek zorra zeukan Foru Ogasunarekin eta Xabier Letek utzitako idatzi, paper, kartel, gutun eta abar zeuzkan. Letek utzitako altxor horrekin zorra ordaintzea onartu zion Foru Aldundiak. Ehun eta piku mila eurotako balioa aitortu altxorrari eta enpazak egin zituzten, ez hartzekorik eta ez ematekorik. Leteren materialak gipuzkoarron jabetzan eta mundu guztiaren esku geratu ziren.

Zalantzak garaiz

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Etxezarreta | 2016-08-29 : 09:55 | Iritzia

Ez zitzaizun gehiegi gustatu baina lehendabizikoan esan nizun Semprunek -erbestea, kontzentrazio esparruak, komunismoa, idazle frantsesa, ministro espainiarra, beti kezka intelektuala- adierazten zuen hura: bere nortasuna eraikitzen igaro zuela bizitzaren lehen erdia eta hura deseraikitzen bigarren erdia. Bide horretan, zituen sinesmen, dogma eta ziurtasun guzti haiek bazterrera boteak zituela baina, ilusio guztiak zeramatzala gainean bizirik eta piztuta. Gaztetasuna eta zahartzaroaren konparazioaren harira etorri zitzaidan Semprunen adierazpen hori. 

Garbi esan

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Etxezarreta | 2015-11-17 : 11:07 | Iritzia

Telefono zenbakiari tankera hartu zion, irrati edo telebistakoa izan zitekeela, ez behintzat jasotzen zituen ohikoetakoa. Telebistakoa zen, egiten zuen lanean ilusioa zuela zirudien emakume baten ahotsa entzun zuen. Beragan pentsatu zutela programa batean parte hartzeko eta horren nongoak eta zergatiak argitu zizkion, ezetz esaten ikasia zegoen baina, oraingoan, proposamena bukatu artean behintzat ez zitzaion halakorik ateratzen.

Atzeraka

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Etxezarreta | 2015-02-23 : 10:16 | Iritzia

Atzera egin ote duen, atzera egin duela, euskarak lehen oso euskaldunak ziren herrietan. Horixe da zenbait girotan gero eta sarriago arnastu daitekeen aire eta mezua. 

Iraupen luzeko keinuak

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Etxezarreta | 2012-01-15 : 21:01 | Iritzia

Indarkeriaren eta indarkeria zaleen jazarpena eraman ezinda zihoala esanaz alde egin zuen Euskal Herritik Mikel Azurmendi euskal idazleak. Ez dakit Geroztik inoiz inork euskal idazle aipurik egin zion edo berak ere bere burua ez ote zuen inoiz halatzat ikusi. Iragarpena egin zuenean. ezin urduriago, egoerak erremediorik gabekoaren traza izan arren, zerbait egin behar berehalako batek bildu ninduen. Euskal Idazleen Elkarteko lehendakariari deitu nion kezka edo arreta publikoren bat eskatuz, pentsatuko zuela zerbait erantzun zidan. Erantzun zuena, isiltasun hari erantzun behar izan ziona, neu izan nintzen. Gutun bat bidali nuen elkartera, idazle bat Euskal Herritik alde egiten, haizea leihotik irteten bezala, ikusten zuen elkarte bateko kide izatea ez nuela gogoko eta baja eskatuz.

»» Erantzunak: 1 (jaione)

Han eta hemen

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Etxezarreta | 2011-12-05 : 00:12

Gazteleraz hitz egiteko erreklamatu omen zioten alkateari uholdeek harrapatu zituzten auzo hartako auzotarrek, askok edo batzuek. Zutik hitz egiteko. Ez ziotela ulertzen. Gazteleraz egiteko. Alkateak, kronikak zionez, "eskubidea daukat, ez?", erantzun omen zien.

»» Erantzunak: 1 (Jonmi)

Oroimenetan, lekuak lekuko

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Etxezarreta | 2011-11-14 : 11:11 | Iritzia

Hemen esaten direnen iritzi kontrakoak, guztiz kontrakoak,  eta era askotakoak direla seguru. Hala ere ez nuke nahi inork uste izatea  maitasunik gabe idatzi dudanik. Maitasunetik eta maitasunez idatzi dut, zer atera den? Irakurleak eango du.

trapu zaharrak

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Etxezarreta | 2011-10-18 : 11:10

Luma lasterrekoa. Bake konferentziaz, hau amaitu orduko, Argiaren eskariz idatzia.

TRAPU ZAHARRAK

         Lotsa pasatu dut joan den astean, lotsa handia. Urte luzetan bizi izan naiz bizimodu makur ezkutukoa egitera ...

»» Erantzunak: 7 (gaztie, Eli, IrekiAteak...)

Euskal Herriko egunsentizaleak

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Etxezarreta | 2011-09-19 : 00:09

Berria egunkarian irailaren 18an argitaratutako artikulua

 

“Genté elegantía” eta “tenodoroa” edo “fourchetoa” entzunda hirurehun edo laurehunen bat hitz zituen asmazio trebea iruditzen zitzaion euskara Julio Cambari. Esan egin behar, aldi ...

BERRITASUNAK

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Etxezarreta | 2011-08-24 : 13:08

 

EL DIARIO VASCO egunkarian argiaratua abuztuaren 19an

 

BERRITASUNAK

 

                        Aste Nagusian  ez da falta izan aldaketa politikoaren bafadaren gainean berea, ez besterena, aldaketatzat jo duenik, ni naiz eta ez beste esanaz ...

Donostiar(r)en fabore

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Etxezarreta | 2011-07-17 : 21:07

berria 2011ko uztailaren 17an argitaratua

 

 

Donostiar(r)en fabore

RAMON ETXEZARRETA

 

 

         Ez dakit zer intentzio ageriko edo ezkutukorekin esango zuen, baina esan, esan omen zuzen Alkainek –alkate ohiak ez, besteak- ...

JAKIN JAKIN …

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Etxezarreta | 2011-06-03 : 22:06

EL DIARIO VASCO egunkarian argitaratua ekainaren 3an

 

JAKIN JAKIN …

 

            Akademiarik gabe umezurtz sentitzen ikasi genuen. Nagusi egin, eta bihurrikerian nerabeari gurasoak adina enbarazu egiten digute. Egun hazietan akademia guztiak desegitearen ...

Bildu eta hasi

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Etxezarreta | 2011-05-23 : 23:05

Argia aldizkariaren eskariz hauteskunde biharamun goizean eta luma lasterrean idatzia:

ETA lokartuta eta ETArik gabeko etorkizunaren esperantza saritu dugula hautesleriak udal eta foru hauteskunde hauetan esango nuke. Sari horren adierazpiderik ...

»» Erantzunak: 1 (Igor)

Elkarbizitzaren marrak mehetzen

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Etxezarreta | 2011-05-15 : 16:05

Gertatzen denaz eta pentsatzen dudanaz errespetoz hitzegiteko saio bat da hau berria egunkarian gaur, maiatzaren 15ean, argitara eman dudana. Jakina neu ere ez nagoela kritikatik libre artikulua soseguz irakurtzen duenak ...

Baxoerditarako moduan?

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Etxezarreta | 2011-02-22 : 20:02

berria 2011-02-22

 

Dirudienez harako hura ez zen enteratu ere egin eta baxoerditan jarraitu omen zuen etxetik mandatua iritsi zitzaion arte:

-         Amak esan du gerrak irten duela eta joateko etxera.

Ramon ...

Celine eta...

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Etxezarreta | 2011-02-11 : 14:02

EL DIARIO VASCO-n argitaratua - 2011-2-11

Celine eta ...

Idazle ona izateko ez omen dago derrigor pertsona ona eta zintzoa izan beharrik. Literaturaren historia horrelakoa ez den jendearen izenez gainezka omen dago ...

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Etxezarreta | 2011-01-25 : 16:01

Festak hobeto, Enekoitz.
Bortizkeriarik ezak guztioi eta guztiari egiten dio mesede. Jende askoren aurrean euskalgintzak ...

Erantzuna | Politika, ororen gainetik

Politika, ororen gainetik

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Etxezarreta | 2011-01-23 : 22:01

koma baten bidez okerrak zuzendu asmoz

Nork daki ez ote den izan gure etsipenaren historia unibertsalean, zapuzkeriaren katean, beste kapitulu edo katemaila bat. Komunikatua irakurrita, kazetari ez hain gazte hari ...

»» Erantzunak: 6 (zerdalata, Jonmi, Enekoitz Esnaola, Ramon Etxezarreta...)

Bakarrak munduan! Jo!

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Etxezarreta | 2010-01-20 : 15:01

Jose Ignacio Lasa eta bere senidetxoak Urrestillara ekarri omen zituzten asto zestotan sendotza sakramentua hartzera. Urrestilla zerbait handia eta “monumentala” ikusi omen zuen. Elizkizunaren oroimen txikienik ere ez omen zitzaion ...

Emaitzak: 45 | Orriak: 1 2 3