Iritzia

Gure kulpa, bidegorria egin nahi izatea

Erabiltzailearen aurpegia Eneko Etxeberria | 2017-06-16 : 11:11 | Iritzia

Urrestillako bidegorria ika-mikarako gaia baino lehentasunezko proiektua da Udalarentzat. Are gehiago, Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat ere garrantzitsu bihurtu eta hitzarmena sinatzea lortu genuen. 2015eko martxoko plenoan aho batez onartu genuen bezala proiektu hori urte berean egitea ahalbidetuko zuen arau forala onartzeko eskatzea.

Urrestillako bidegorria

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Gorrotxategi | 2017-06-14 : 11:09 | Iritzia

Gipuzkoako Foru Aldundian zegoela, Bilduk Gipuzkoako lurraldearen bizikleta-bideen arloko plana proposatu zuen. Bertan azaltzen ziren Gipuzkoan zortzi urtetan egin behar ziren bidegorriak. Urrestillako bidegorria egitea ez zen aurreikusten aldi horretarako.

Gutuna: "Jone Iturralde Arozena, betirako gogoan hire konpromiso solidarioa ikastolarekin"

Badok 13 eta Azpeitiko Ikastola Ikasberri Koop batzordekide ohiak. | 2017-06-11 : 16:20 | Iritzia

Badok 13 eta Azpeitiko Ikastola Ikasberri kooperatibako batzordekide ohiek Uztarriara igorritako gutuna da honakoa.

 

Haunditik txikira

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Segurola | 2017-06-08 : 11:44 | Iritzia

Haundi-txiki asunto honetan aurrena harritu ninduena izan zen aditzea, 15 bat urterekin edo, Euskal Herria "oso txikia" zela. Maixu batek esan zigun. Neretzat Euskal Herri hori gauza izugarria zen, eta gehiena ezezaguna. Nolatan izan zitekeen oso txikia?

Zazpigarren kontinentea

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Borda | 2017-05-31 : 12:38 | Iritzia

Hurritz, oraintxe ikusi dut telebistan ozeanoetako ur lasterrek plastikoa hartu eta itxaso barrura garraiatzen dutela, urrun haietan pilatuz mila koloretako uharte nabarrak osatu arte.

Metrobi

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta | 2017-05-30 : 18:38 | Iritzia

Esan nizuen. Gure herriko haizearen norabidea aldatu egin da. Izan ginenak izatera iristea kostatu egingo bada ere, gazteei esker, herria, poliki-poliki, lur planetan dagokion lekua eta tokia berreskuratzen ari da. Urte tristeak eta grisak amaitu dira, berriro bizipoza gosaltzen ari gara; gu geldituko gaituen ama guztien bonbarik ez da ez sortu eta ez sortuko. Gelditzekotan ere epe laburrerako izango da. 

Osteoporosia

Erabiltzailearen aurpegia Aitziber Aizpuru | 2017-05-29 : 17:34 | Iritzia

Osteoporosia hezurretako gaixotasuna da. Horren ezaugarri nagusia da hezurrak hauskor bihurtzen dituen mineral dentsitate txikia.

Gure kale estua

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Albizu Lizaso | 2017-05-29 : 10:28 | Iritzia

Munduko kale estuak. Zibilizazioa, natura, pertsonak, kez betetako errepideak eta lorez jantzitako belardiak batzen eta banantzen dituzten kale estuak.

Zutik bizi den herri bat

Erabiltzailearen aurpegia Linette Montalvo | 2017-05-26 : 12:28 | Iritzia

Atzo izan balitz bezala gogoratzen dut; jendez gainezka, festa giroa, urduritasuna eta emozioa. Emakume bat gerturatu zitzaidan, lekukoa eskuetan, eta hurrena gogoan dudana da zeinen harro sentitzen nintzen; bihotza borborka nuen, lekukoa nire eskuetan zegoen; bi urte lehenago Azpeitira bizitzera etorri eta euskara ikasten ari zen boricua baten eskuetan.

Ekonomia: gaur eta biharko erronkak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko EAJ | 2017-05-26 : 10:17 | Iritzia

Badirudi aldekoa dugula haizea Azpeitiari dagozkion datu ekonomikoez ari garenean. Langabezia tasa murriztu egin da, eta gaur egunean %10 ingurukoa dugu langabezia-tasa hori. Baina ez gaitezen itxutu datu horiekin, ez ...

Bakartaldean

Erabiltzailearen aurpegia Lierni Varela | 2017-05-15 : 10:28 | Iritzia

Azkenean heldu da asteburua; errutinatik irten eta lagunekin egoteko unea. Astea gogorra izan da, mila zeregin eta astirik ez, kezka ugari eta hau ezinegona! Barrua hustu beharra dut, lagunekin hitz egin eta haien iritzi eta gomendioak jaso. Irrikaz nago jendea ikusteko, kalera irten eta elkarren berri emateko.

Herenegun, etzi

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta | 2017-05-12 : 17:05 | Iritzia

Herenegun, alegia orain 40 urte, ni etzi izango naizena, alegia jubilatua, nola irudikatuko nukeen galdetuta erantzuna bapatekoa izango zen. Gizona mahonezko prakak, txapela, zigarroa ezpainetan, solysombra kopa tapete ondoan eta musean. Emakumea, goitik behera, lutoz jantzita. Horiek ziren orduan niretzat ni laister izango naizenaren prototipoak. 

Lotsak agerian

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Etxezarreta | 2017-05-12 : 09:17 | Iritzia

Animalia eta abereekin nagusi kupidagabe izaten irakatsi ziguten, piztiarekin pizti. Txoriak harrikatu, zakurrak ostikotu, narrastiak xerratu eta edozer gauzaren habiak zirikatu eta birrindu. Su, fu, tiro, kolpe... jolasek ez zuten kupida edo mirazko inolako mugarik. Pertsonekiko tratuan ere ez zegoen gaur, zorionez, daukagun eskubideen kontzientziarik eta guztion balio berdintasuneko aldarrikapenik.

Nik greba egingo dut

Erabiltzailearen aurpegia Maite Garmendia | 2017-05-11 : 17:01 | Iritzia

Eskola publiko hobeago baten alde nagoelako greba egingo dut maiatzaren 16an. Nahiago nuke ez egitea. Ez da erosoa greba egitea. Halako nahigabe bat uzten dizu gorputzean, beti ez da eta erraza izaten erabakia hartzea. Baina koherentziak hala eskatzen dit.

Zaldia hemen

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Segurola | 2017-05-11 : 11:47 | Iritzia

Esateak lotsatzen nau, baina ni superguaia izana naiz; axkarpasau, aurreratu-usteko eta denen gainetik sentitu beharrekoen sailekoa. Aitortzen dut, eta damutua nago, erdizka behintzat.

Aeroplanoak

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Borda | 2017-05-10 : 18:23 | Iritzia

Hurritz, harrituta naukazu. Urtebeterako horrelako ahalik gara zenezakeenik ez nuen berehala uste. Badirudi zure musua gai dela bere kasa formez eta koloreez haratago gauzei antzemateko. Ikustekoa da ahoratu nahi dizkizudan jangai berriei nola egiten diezun itzuri.

Baserriaz, lurraz, bizitzaz, patxadaz

Erabiltzailearen aurpegia Enok | 2017-05-10 : 09:55 | Iritzia

Hitzaldi zikloa emango du maiatzean Martiñek (-Ze Martiñ? -Karterue -Ah! Martiñ karterue...) Sanagustin kulturgunean. Luze ...

Mundua begiratzeko leihoak

Erabiltzailearen aurpegia Anartz Izagirre | 2017-05-09 : 15:50 | Iritzia

It’s complicated to explain. Zaila da azaltzen. Halaxe erantzun nion Euskal Herriko egoeraz galdetuta bikote irlandar bati. Izan ere, nola azaldu ingelesez, nahiko arro-tza zaidan hizkuntza batean, gure herrialdeko egoera zertan datzan, euskaraz azaltzeak ere lan dezente ematen digunean?

Nire leihotik

Eneritz Albizu Lizaso (Hitzartuko lehendakari ohia) | 2017-05-05 : 11:46 | Iritzia

Igandean, Urola Kostako zortzi herritan herri galdeketak egingo dituztela eta, honako iritzi artikulua plazaratu du Eneritz Albizu Lizasok Urola Kostako Hitza-n.

 

36 urte eta gero, agurrik gozoena

Uztarria.eus | 2017-04-25 : 15:10 | Iritzia

Urtez luzez lanean aritu ostean, Olakor gozotegiari agur esateko erabakia hartu dute Joxemari Kortadik eta Lourdes Olaizolak. Baina urte horietan guztietan euren negoziotik igaro diren bezeroei eskerrak eman nahi izan dizkiote aurrez, eta honako mezua igorri dute Uztarriara: 

 

Emaitzak: 1113 | Orriak: 1 2 3 4 5 ... 53 54 55 56