Iritzia

Gehiegikeriak

Erabiltzailearen aurpegia Aitziber Aizpuru | gaur : 08:46 | Iritzia

Begibistakoa da Gabonak eta San Sebastianak mahai-inguruko ospakizunekin erlazionatuta daudela. Gure elikadura beharrak baino %30 edo %50 gehiago hartzen dugu garai horietan. Gure beharraren gainetik jaten dugunez –eguneko 1.000 kilokaloria inguru gehiago, gutxi gorabehera–, bataz beste, hiru kilo hartzen ditugu. Egun horietan proteina, gantz eta gozo ugari jaten ditugu eta, ondorioz, enpatxua, betekada edo indigestioa izateko aukera handiak izaten ditugu.

Iñaki Azpiazu 'Unio'

Erabiltzailearen aurpegia Miel Angel Elustondo | atzo : 09:57 | Iritzia

1959. Caracasen izan eta Kubara heldu da Iñaki Azpiazu Unio. Ohi duenez, kartzelak bisitatu ditu, elkarrizketak eman, hitzaldiak egin. Besteak beste, Errepublikako presidente Osvaldo Dorticosekin eta Lehen Ministro Fidel Castrorekin hitz egin du. Kuban dagoela, bestalde, bertatik bertara hartu ahal izan dio pultsua Kubako Iraultzari eta, esaterako, urte hartako abenduaren 11n Columbia kanpamenduan Huber Matosi –Iraultzaren aldeko buruzagi, disidentetzat salatua gero–, egindako epaiketan izan da.

Armairutik atera eta askatu

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Sancho Esnaola | 2015-02-27 : 10:23 | Iritzia

Baliteke sexu bereko kide batzuk zure gustuko izatea eta zure buruari ezagutzeko aukera eman ez izana. Behar bada, erotikoki askatu nahi duzu, baina zure  bikoteak ez dizu jarraitzen. Agian, zure mundua txikia sentitzen duzu eta amestera ere ez zara ausartzen, besteek esango dutenaren beldur zarelako edota porrotaren ikaragatik. Kasu horietan eta beste askotan, 'armairu barruan' gaudela esan genezake.

'Cincuenta sombras de Grey', 'Magical girl' eta 'Bob esponja un heroe fuera del agua' filmak ikusgai asteburuan

Uztarria.eus | 2015-02-27 : 09:06 | Iritzia

Cincuenta sombras de Grey, Magical girl eta Bob esponja: un heroe fuera del agua filmak ikusi ahal izango dira asteburuan, Soreasu antzokian. Bihar, zapatua, Magical girl ikusi ahal izango da ...

Pobreago eta zoriontsugoa

Erabiltzailearen aurpegia Joxe Arregi | 2015-02-26 : 07:16 | Iritzia

Ez dut esan nahi "zenbat eta pobreago hainbat eta zoriontsuago", gezurra baita. Eta ez dut esan nahi pobre asko aberats asko baino zoriontsuago denik, bistakoa den arren. Esan nahi dut, mundu mailan, bataz beste, herrialde pobreetako jendea zoriontsuago dela herrialde aberatsetakoa baino. Bada zer pentsatu.

Zinearen indarra eta eragina

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Azkune | 2015-02-25 : 07:55 | Iritzia

Utzi dezagun argi ez naizela ni zinezale amorratua. Baina beste jende askoren moduan, nik ere gozatzen dut film eder bat ikustean. Zinea beti iruditu izan zait esparru berriak ezagutzeko tresna bikaina. Film batean kontatzen den istorioak harrapatzen banau, normalean istorio horren testuingurua sakonago ezagutzeko gogoa pizten dit. Nire ustez zineak badu jendea gai konkretu batzuetara gehiago gerturatu ala erakartzeko ahalmena.

Bukaera

Erabiltzailearen aurpegia Eñaut Frantzesena | 2015-02-24 : 12:30 | Iritzia

"This is the end, my only friend, the end" kantatzen zuen The Doors taldeak, eta Eskorbutok "ya llegó, ya llegó... el fin, al fin". Itoizek, berriz: "Bukaera da, bukaera aurresentitzen da, arratsalde euritsua kamaleoientzat". Eta iritsi zaigu guri ere bukaera. Gustura egon naiz txoko honetan, disfrutatu dut idazten, baina sufritu ere egin dut idazten. Epeak azkeneko momentura arte luzatu ditut, eta hor ibili naiz, presaka, ezin nahi bezala idatziz. Baina emaitzarik onenak ere azken momentuan idatzitakoek eman dituzte. Eskerrik asko Uztarriakoei.

Inkestan galdera berria: 'Egunkaria irakurtzeko zer ohitura duzu?'

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2015-02-23 : 12:51 | Iritzia

Uztarria.eus-ek galdera berria jarri du inkestan: 'Egunkaria irakurtzeko zer ohitura duzu?' Horri buruzko orain arteko emaitzak, hemen.

Atzeraka

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Etxezarreta | 2015-02-23 : 10:16 | Iritzia

Atzera egin ote duen, atzera egin duela, euskarak lehen oso euskaldunak ziren herrietan. Horixe da zenbait girotan gero eta sarriago arnastu daitekeen aire eta mezua. 

Munduan barrena

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Agirretxe | 2015-02-23 : 07:50 | Iritzia

Lehen aldiz lurralde ezezagun batean oinak jarri eta guztiz arrotz sentitu nintzenetik maite dut bidaiatzea. Ezin ukatu, nire pasioetako bat da. Paisaia zoragarriak eta sare sozialetan miresten diren irudiez haratago, munduari begiratu eta bertan bizitzeko moduak ezagutzeak liluratzen nau.

Kafe konpletoa

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta | 2015-02-20 : 09:24 | Iritzia

Legezkoa bai, baina bidezkoa ote da gizartea hain denbora gutxian hainbeste aldatzea? Pentsatzen hasita, orain dela 30 urteko Azpeitiak ez du gaur egunekoaren antzik. Eta ez naiz ari axaleko kontuez. Alegia, arkitekturaz, politikaz, ekonomiaz edo antzeko kontu txikiez. Funtsezko kontuez ari naiz, herri baten nortasuna agerian uzten duten gaiez.

Superrak

Erabiltzailearen aurpegia Estitxu Elduaien | 2015-02-19 : 09:39 | Iritzia

Ezin hobeak, primerakoak, berealdikoak, egundokoak, sekulakoak, bikainak. Horrelakoak dira superrak. Hala azaltzen dute hiztegi guztiek, hala dira hitzez.

#Libre

Erabiltzailearen aurpegia Hodei Mendinueta | 2015-02-19 : 09:34 | Iritzia

Animo gazteak. Ulertezina ez bada ere, onartezina delako, zuekin gaude. Zer premia dago duela bost urte pintada bat egiteagatik eta identifikatu gabeko bi pertsonak heldu zietenean ihes egiten saiatzeagatik, bi gazte bina urteko kartzela zigor mehatxupean eta beste zortzi hilabeteko kartzela zigorra jasotzeko arriskuan edukitzeko? 
 

Ez itzultzea

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Segurola | 2015-02-12 : 09:48 | Iritzia

Iñaki Segurola azpeitiar filologo eta idazleak 31 eskutik blogean idatzitako iritzi artikulua da hurrengoa.

Fedea

Iñigo Aranbarri ('Berria') | 2015-02-09 : 10:15 | Iritzia

Bost urte zituen Azpeitiko amamak gizona nola hiltzen zuten ikustera eraman zutenean Perdilegi gainera. Urkamendian Aiako Jose Tejeria zeukaten, aita hiltzeagatik garrotera igorria. 1900eko urtarrila zen, Justiziak Gipuzkoan heriotzera kondenatutako azkena izan zen, eta garaiko kronikek esatera, 6.000 lagun bildu ziren, asko eta asko parrokiatik behartuta joanda. Besteek ez dakit, gure amamak ez zuen egundo ahaztu ikusi zuena bizi izan zen artean.

Ignaziotar Bidea Fiturren

Aitor Gorrotxategi (Azpeitiko EAJko udal taldearen bozeramailea eta udal hauteskundeetarako alkategaia) | 2015-02-06 : 11:23 | Iritzia

Bukatu berria da Fitur turismoaren feria, Madrilen. Oso balantze positiboarekin amaitu da Euskadiren perspektiba turistikoei dagokienez, eta baita Azpeitiarentzat ere, gauzak ondo egiten baditugu. Ez zen falta izan Udalaren ordezkaritza ofiziala, argazki bat atera zuena Euskadiren stand-ean, Loiola-Manresa Ignaziotar bidea ireki nahi dela eta. Izan ere, 2022. urtean beteko dira 500 urte Loiolako Ignazio santuak Montserratera ibilbide hori egin zuenetik. Ia hilabeteko bidea, bere bizitza erabat aldatu zuena, santuaren biografo adituek diotenez.

Emakumeen herria

Erabiltzailearen aurpegia Alex Silva | 2015-02-05 : 09:57 | Iritzia

Egun hotz eta ilun hauetako batean, goizean goiz, oraindik argitu gabe dagoenean, lanera bidean, errepide azpitik pasatzen den igarobidea pasatzera nindoala emakume batekin egin nuen topo. Emakumea baino neska esango nuke, ez baitzituen 30 urteak pasako. Bera nire aurretik zetorren aldapa jaisten, eta igarobidea noranzko berean pasatu behar genuen. Bera ni baino pare bat metro lehenago sartu zen igarobidean, eta ni bertara sartzerakoan bera dagoeneko igarobidearen beste aldean zegoen. Korrika pasatu zuen.

Musika protagonista bihurtzean

Erabiltzailearen aurpegia Ane Soraluze | 2015-02-04 : 10:04 | Iritzia

Kasualitatez heldu zitzaidan pelikula hau eskuetara. Pertsona batek beste bati gomendatu, harek beste bati, azkenik norbaitek neuri gomendatu zidan arte. Azken urteetako filme musikalik onenetarikoa zela esan zidan baina une hartan ez nion atentzio gehiegirik jarri. Ez da agian gustukoen dudan filmea, edo gehiena hunkitu nauena, baina badu zerbait, denboran zehar behin eta berriz filmeaz eta bereziki musikaz gogorarazten nauena.

Azpeitia-Timisoara: Forum denda dela-eta

Erabiltzailearen aurpegia Jurgi Arruti | 2015-02-02 : 00:35 | Iritzia

Herri mailako fluxu ekonomiko zirkularra eten dezake Forumek; herriko kontsumoak eragindako aberastasuna herrian bertan mugitzea ahalbidetzen duen garraio zikliko hori. Baina erreakziorik ez da ageri kalean. Forum denden puntu gogorra ez dira prezio baxuak. Timisoaran (Errumania) bertako jatetxe hoberenek eta McDonald´sek prezio berdinak eskatu arren, McDonald´sen sekulako ilarak aurkitzen ziren egunero. Istorio bera da.

»» Erantzunak: 2 (Iñaki Portilla, Bertan Merkatari Elkartea)

Hassanna libre, asilo politikoa orain!

Erabiltzailearen aurpegia Khamar Sahararen aldeko taldea | 2015-01-30 : 10:38 | Iritzia

Khamar Saharar Herriaren Aldeko Azpeitiko Elkarteak bere babesa eta elkartasuna helarazi dizkio Hassanna Aaliari. Kausa sahararreko kide eta giza eskubideen aldeko ekintzailea pasa den urteko abenduan Azpeitian izan genuen hitzaldi batean Sanagustin kulturgunean, Lurralde Okupatuetako egoeraren berri ematen.

 

Emaitzak: 795 | Orriak: 1 2 3 4 ... 37 38 39 40