Hirigintza

Hasi dituzte Artzubian bidegorria egiteko lanak

Uztarria.eus | 2017-02-08 : 15:58

Udalak abendu amaieran iragarri bezala, herri barruko bidegorri sarea osatzeko egitasmoaren barruan, Artzubiko bidegorri zatia egokitzeko lanak martxan dira (argazkian). Bizikletan ibiltzeko bidearekin batera, oinezkoentzako espaloi zatiak ere txukunduko dituzte ...

Aritz Orbegozoren gutuna, Azpeitiko Udalari erantzunez

Uztarria.eus | 2017-01-19 : 10:14 | Hirigintza

Aritz Orbegozo Esklaba inguruko lur zati baten jabeak Josu Labaka Azpeitiko Udaleko zinegotziaren gutunari erantzun dio. Joan den asteburuan gutun bat plazaratu zuen Orbegozok, eta hari erantzun zion Labakak asteartean. Honako hau, Labakaren gutunari erantzunez Orbegozok idatzitako testua da: 

 

»» Erantzunak: 6 (Aitor007, Ignacio Izagirre, Ekologist...)

Izarraizko Atea parkearen ondoko lur-jabeari erantzunez

Josu Labaka, Azpeitiko Udaleko zinegotzia | 2017-01-17 : 14:44 | Hirigintza

Aritz Orbegozo Esklaba inguruko lur zati baten jabeak idatzitako artikuluaren eta egindako salaketa larrien aurrean Azpeitiko Udalaren izenean hainbat kontu argitu nahi ditugu.

 

Esklabetako lur-jabeek idatzi bat argitaratu dute, Azpeitiko Udalak egin nahi duen Izarraizko Atea parkearen harira

Uztarria.eus | 2017-01-15 : 19:06 | Hirigintza

Esklabak eta Olazko baselizaren artean Izarraizko Atea parkea egiteko asmoa du Azpeitiko Udalak. Aisialdi gunearen proiektua joan den ostegunean aurkeztu zuten, eta egitasmo horren harira, inguru horretako lur-jabeek idatzi bat publiko egin dute sare sozialen bidez. Aritz Orbegozok egin du publiko Uztarria.eus-eko erantzunetan eta Twitter bidez. 

Izarraizko Atea parkea egingo dute Esklaben eta Olazko baselizaren artean

Urola Kostako Hitza | 2017-01-12 : 15:57 | Hirigintza

Datozen asteetan hasiko dituzte parkea eraikitzeko lanak, eta uda hastean bukatzea aurreikusten dute. Hainbat gune izango ditu 18.000 metro karratu inguruko aisialdi guneak.

 

»» Erantzunak: 1 (Aritz Orbegozo)

Igerileku ondoko zubia itxita egongo da lanorduetan ostegunetik asteartera arte

Uztarria.eus | 2017-01-11 : 17:59

Urola ibaiaren uholde arriskuak txikitzeko lanek aurrera jarraitzen dute Sanjuandegin. Abenduan igerilekutik saihesbideko biribilgunerako tartea oinezkoentzat itxi zuten eta, orain, igerileku ondotik Loiolabidera doan zubia da (argazkian) egun batzutan itxiko ...

Martxan dira Esklaba eta Jesus Maria eraikinaren arteko espaloiaren konponketa lanak

Uztarria.eus | 2017-01-09 : 10:01 | Hirigintza

Momentuz ur hoditeria berritzeko lanak egin dituzte, eta aurrerago "beste hainbat azpiegitura" ere berrituko dituztela aurreratu du Udalak. 

 

Aparkalekua egingo dute Etxebeltz eta Loiolabide arteko lur-eremuan

Uztarria.eus | 2017-01-05 : 10:25 | Hirigintza

Aparkalekuaz gain, Loiolara bideko bi eremuen arteko paseoa eta bidegorria lotuko dituen obrak hasiko dituzte datozen egunetan. Lanak hiru hilabetean bukatuta izango direla aurreikusten du Udalak.

 

San Martin estratako lanak bukatuta, urtarrilean hasiko da Udala Artzubiko bidegorri zatia egiten

Uztarria.eus | 2016-12-29 : 18:04 | Hirigintza

Argiteria, saneamendu, telekomunikazio, ur eta elektrikitatze azpiegiturak berritzeko eta egokitzeko lanak ere egingo dituzte. Guztira, 176.418 euroko aurrekontua dute lanek.

 

Igerilekutik saihesbideko biribilgunerako tartea oinezkoentzat itxita dago gaurtik, lanengatik

Uztarria.eus | 2016-12-12 : 17:32

Sanjuandegi eta Loiolabide lotuko dituen zubia eraikitzeko lanekin batera, Urola ibaiaren uholde arriskuak txikitzeko lanak ere ari da egiten Udala inguru horretan. Horrela, besteak beste, igerilekutik saihesbideko biribilgunera arteko ibai ...

»» Erantzunak: 1 (JLarranaga)

Astelehenetik aurrera hasiko dira autobusak Azpeitia eta Nuarbe arteko geltoki berriak erabiltzen

Uztarria.eus | 2016-11-30 : 15:55 | Hirigintza

Azpeitia eta Urrestilla artean Larrañaga parean, eta Urrestilla eta Nuarbe artean Makibarren eta Atzaran-Uresaundin jarri dituzte Azpeitia-Beizama lineako autobusak gelditzeko guneak. Bestalde, Landetan aldaketak egongo dira geltokietan San Eloi festak direla eta, abenduaren 2tik 4ra.

 

Ezkuztako zabalgunea berrantolatzeko lanak hasiko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak

Uztarria.eus | 2016-11-17 : 10:25 | Hirigintza

Zabalgunea berrantolatuko dute, "bertara sarrera eta irteerak puntu bakar batetik bideratuz eta maniobrak modu eroso eta seguruan egiteko asmoz". 112.573 euroko aurrekontua dute lanek eta hilabete eta erdiko epean amaituta egotea aurreiskuten dute.

 

Hasi da itxura hartzen Sanjuandegi eta Loiolabide arteko zubia

Urola Kostako Hitza | 2016-11-11 : 11:44

Sanjuandegiko Salbe auzoaren eta Loiolako Inazio Hiribidearen artean eraikitzen ari diren zubia hasi da itxura hartzen (hemen beste irudi batzuk). Azken egunotan iritsi dira zubiaren piezak, eta dagoeneko hasi dira ...

»» Erantzunak: 1 (JLarranaga)

Hasi dira San Martin estratako obrak

Uztarria.eus | 2016-10-25 : 11:37

San Martin estrata eta Artzubia etorbidea bizikletentzat egokituko ditu Udalak, eta dagoeneko hasi dira San Martin egoitza ondoko pasadizoko konponketa lanekin. Hala, obren lehen fasea martxan da. Gune horretan, espaloia ...

San Martin estrata eta Artzubia etorbidea bizikletentzat egokituko ditu Udalak, bidegorri sarea osatzeko

Uztarria.eus | 2016-10-18 : 13:45 | Hirigintza

Lanak bi fasetan egingo dituzte, eta aste honetan hasiko dira San Martin egoitza ondoko pasadizoa egokitzeko lanekin. Udalak lan guztiak lau hilabeteko epean bukatzea aurreikusten du. Bidegorria egiteaz gain, argiteria, saneamendu, telekomunikazio, ur eta elektrikitatze azpiegiturak berritu eta egokitzeko lanak ere egingo dituzte. Lanen aurrekontua 176. 418 eurokoa da. 

 

Hiru geltoki egingo dituzte Beizama eta Azpeitia arteko autobusentzat

Urola Kostako Hitza | 2016-10-12 : 10:48 | Hirigintza

Azpeitia eta Nuarbe artean egingo dituzte geltokiak, eta lanak hilabete barru bukatuko dituztela aurreikusten dute.

 

Ibai ertzeko hormak egonkortzeko lanak egiten ari dira Loiolabide parean

Uztarria.eus | 2016-09-16 : 12:30

Duela egun batzuetatik Urola ibaiaren ertzeko hormak egonkortzeko lanetan ari dira Loiolabiden, igerileku inguruan. Udalak adierazi duenez, "Urola ibaiaren urteetako higadurak Loiolabide inguruko horma gastatu du, eta hondoratzen ari zen ...

Hasi dira Azoka plazako beheko solairuko obrak

Uztarria.eus | 2016-08-24 : 10:43 | Hirigintza

Plaza erabat berrituta uzteko azkenengo obrak izango dira; eta sei-zortzi hilabetetan amaitzea aurreikusten du Udalak. 

Plaza berritzearekin batera, bertako produktuen salmenta bultzatzeko prozesu parte hartzaile bat jarri nahi du abian Udalak, herriko eta inguruko baserritar, abeltzain eta eragileekin. 

 

Urtebete eta gero, "lotura segururik gabe" jarraitzen du Lasao parean Azpeitia eta Zestoa arteko bidegorriak

Urola Kostako Hitza | 2016-08-22 : 14:47 | Hirigintza

Auzoaren alde batetik bestera igarotzeko, beharrezkoa da errepidea gurutzatzea. Azpeitiko eta Zestoako udalek zein lasaotarrek trenbide ondoko bidea egokitzea eskatzen dute, "herritarren segurtasunarengatik".

 

»» Erantzunak: 1 (andrex)

Saninazioen ostean hasiko dira azoka plazako beheko solairuaren eraberritze lanekin

Uztarria.eus | 2016-06-24 : 12:57 | Hirigintza

Altuna y Uria enpresak egingo ditu obrak. 821.000 euroko aurrekontua izango dute konponketa lanek, BEZa kanpo, eta sei-zortzi hilabeteko iraupena izatea aurreikusten du Udalak. 

 

Emaitzak: 424 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 ... 19 20 21 22