Anbulatorio ondoko zubiaren irisgarritasuna hobetzeko proiektua lehiaketa publikora atera du udalak

Ane Olaizola 2023ko ira. 29a, 12:04
1766ko Matxinada kalea. (Azpeitiko Udala)

Anbulatorio ondoko zubiaren irisgarritasuna hobetzeko proiektuaren bigarren faseko obrak esleituko ditu udalak orain. Hau da, 1766ko Matxinada kalearen aldeko zatian egingo dituzte lanak. Urriaren 16ra bitartean aurkez daitezke eskaintzak.

Anbulatorio ondoko zubiaren irisgarritasuna hobetzeko proiektua lehiaketa publikora atera du Azpeitiko Udalak. Hain zuzen, lehen faseko obrak 2020an egin zituzten, eta orain, bigarren fasekoak esleituko dituzte. 1766ko Matxinada kalearen aldeko zatian egingo dituzte orain obrak. Udalak azaldu duenez, zubiaren irisgarritasuna hobetuko dute batetik, eta zubitik 1766ko Matxinada kaleko 1. zenbakiaren bukaera arteko zatiaren berrurbanizazioa egingo dute, bestetik.

Interesa dutenek urriaren 16ra artean aurkez ditzateke eskaintzak. Gehienez, 226.994 euroko inbertsioa izango du kontratuak, eta lau hilabete baino gutxiago iraungo dute lanek.