Artzubiaren kontra ibaian zeharkatuta zegoen zuhaitza kendu dute

Mailo Oiarzabal 2024ko mar. 4a, 12:41
Garabidun kamioia Artzubian, ibaian zeharkatutako zuhaitza kentzeko lanak hastear. (IƱaki Martinez)

Joan den asteko ur goraldiak ekarritako zuhaitz enbor handia zeharretaka geldituta zegoen zubiaren erdiko zutoinaren kontra, eta gaur goizean erretiratu dute.

Joan den asteko euriteen ondorengo ur goraldiak ura ez ezik bestelako edukiak ere eraman zituen Urola ibaian behera, zuhaitzak eta enborrak tartean. Urak bere onera itzulitakoan, horietako bat, zuhaitz handi bat, Artzubiaren erdiko zutoinaren kontra erdiz erdi zeharkatuta agertu zen. Gaur goizean, garabi batekin atera dute ibaitik zuhaitz hori.