Ura moztuko dute astearte arratsaldean Garmendigain industrialdea eta Urrestilla bitartean

Mailo Oiarzabal 2023ko abe. 18a, 12:13
Urrestillako herrigunea. (Mailo Oiarzabal)

Ur ihesei aurre egiteko lanak egiteko moztuko du horniketa Gipuzkoako Urak-ek bihar. Ordu eta erdiz kenduko dute ura aipatutako eremuan, 15:30etik 17:00etara.

Garmendigain industrialdetik Urrestillako herrigunea bitartean, industrialde eta herrigune horiek barne, ur hornidura moztuko du Gipuzkoako Urak-ek ordu eta erdiz bihar arratsaldean. 15:30etik 17:00ak arte moztuko dute ura eremu horretan.

Ur partzuergoak hainbat ur ihes atzeman eta konpondu ditu azkenaldian Urrestillako hornidura sarean. "Lan horiekin jarraitzeko, sarean ur ihesak aurkitzeko eta ahalik eta herritar gutxienei ura moztu behar izateko", giltza berriak jarriko ditu Gipuzkoako Urak-ek aipatu eremuko ur hornidura sarean. Hain zuzen ere, biharko ur mozketak lan horiek egin ahal izateko egingo dituzte.