Santu Guztien Egunean trafikoa zuzentzeko neurriak hartuko ditu udalak

Nerea Uranga 2023ko urr. 31a, 08:30
Abitaingo hilerrirako sarrera.

Txaribarko Errebaletik hilerrira arteko bidea noranzko bakarrean, igotzeko, izango da zabalik. Hilerritik herrira jaisteko, ibilgailuek Takolo baserritik edo Etxe Alaitik joan beharko dute. Sakona etxalde ekologikoaren kanpoaldean ere aparkatu ahal izango dira autoak.

Bihar, asteazkena, Santu Guztien Eguna dela eta, hilerrirako trafikoa zuzentzeko neurriak hartuko ditu udalak. Hain zuzen ere, Txaribarko Errebaletik hilerrira arteko bidea noranzko bakarrean izango da irekita; igotzeko bakarrik erabili ahal izango da.

Hilerritik herrigunera jaisteko, berriz, Takolo baserritik eta Etxe Alai auzotik igaro beharko dute ibilgailuek. Dena den, Etxe Alaitik hilerrira joateko bidea bi noranzkoetan izango da zabalik. Hilerrira joaten direnek, haren atariko aparkalekuan ez ezik, Sakona etxalde ekologikoaren kanpoaldean ere aparkatu ahal izango dira autoak. Era berean, azaroaren 2ra arte, komun bat jarriko du udalak hilerrian.