Euskara

Adierazpen askatasunaren eta euskararen aurkako erasoaldiaz

Azpeitiko Euskal Herrian Euskaraz | 2003-03-05 : 18:03 | Euskara

Euskarak, euskaldunok eta Euskal Herriak jasaten dugun zapalkuntza egoera ikusita, indarrak biltzeko unean gaude. Horri ekin behar diogu ditugun baliabide guztiak erabiliz eta indartuz, borroka eginez. Honela, Azpeitiko EHEk martxoaren 7rako mobilizazio eguna deitu du, eta arratsaldeko 19:30ean manifestazio bat egingo da Azpeitian.

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Martxoaren 13an Bai Euskaldunon Egunkariari

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, ELB, HIRU eta EGAS | 2003-03-05 : 16:03 | Euskara

Martxoaren 13a Egunkariari elkartasuna adierazi eta itxiera salatzeko eguna izango da Azpeitian ere. Sindikatuek ordubeteko lanuztera, 11:30etik 12:30era, deitu dute egun horretan.

»» Erantzunak: 14 (Uztarria.eus...)

300 lagun inguru bildu zen plazan Egunkariaren alde

Uztarria.eus | 2003-02-27 : 11:02 | Euskara

'Egunkaria aurrera. Bai euskarari!" lelopean 300 lagun inguru bildu zen atzo (otsailak 26) plazan, udaletxe aurrean Kontseiluak deituta.

 

»» Erantzunak: 6 (Uztarria.eus...)

Bost kartzelara eta lau kalera

Uztarria.eus | 2003-02-25 : 16:02 | Euskara

Horixe da Juan del Olmo epaileak hartutako erabakia. Bost kartzelaratuak Xabier Alegria, Xabier Oleaga, Joan Mari Torrealdai, Txema Auzmendi eta Iñaki Uria dira. Eta Martxelo Otamendi, Inma Gomila, Luis Goia eta Fermin Lazkano fidantzapean aske geratuko dira. Bestalde, Pello Zubiriak ospitalean jarraitzen du.

»» Erantzunak: 5 (Uztarria.eus)

Azpeitiko eta Azkoitiko euskalgintzak biharko manifestaziora joateko autobusak antolatu ditu

Baite Euskara Elkartea | 2003-02-21 : 11:02 | Euskara

Bihar Donostian egingo den manifestaziorako autobusak antolatu ditu Azpeitiko eta Azkoitiko euskalgintzak. Azpeitian autobusak Plazatik irtengo dira arratsaldeko 16:00etan, eta Azkoitian ordu laurdena lehenago Eroski txiki aurreko geltokitik. Autobuserako izena emateko webgune hauxe erabili dezakezu. Albiste honi erantzun eta zeure izena eman besterik ez duzu egin behar.

 

»» Erantzunak: 12 (Uztarria.eus...)

Herri batzarrerako deialdia egin du Azpeitiko eta Azkoitiko Euskalgintzak gaur 19:30etarako

Azpeitiko eta Azkoitiko Euskalgintza | 2003-02-20 : 13:02 | Euskara

Euskaldunon Egunkaria itxi eta 10 lagun atxilotu dituztela eta, Azpeitiko eta Azkoitiko Euskalgintzak arratsaldeko 19:30etarako herri batzarrerako deialdia egin du. Batzarra Enparantza Nagusian izango da bai Azkoitian eta bai Azpeitian.

»» Erantzunak: 9 (Uztarria.eus...)

Euskal Prentsari buruz aritu zen atzo Martxelo Otamendi Azpeitian

Baite Euskara Elkartea | 2003-02-20 : 11:02 | Euskara

Baite Euskara Elkarteak antolaturiko hitzaldian “Begiratu bat euskarazko prentsari” jende ugari bildu zen, 30 lagun, Aitonenako egoitza adin guztietako jendez ia beterik.

Iban Arregi Euskaldunon Egunkariako kazetari azpeitiarrak eman zion sarrera Martxelori bere euskalgintzako ibilbidearen zertzelada batzuk emanez.

»» Erantzunak: 8 (Uztarria.eus...)

Euskaldun Egunkarian Guardia Zibila sartu da eta hainbat lagun atxilotu ditu

Uztarria.eus | 2003-02-20 : 09:02 | Euskara

Gaur goizaldean Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkariaren egoitza nagusiak eta hego Euskal Herriko hiriburuetako egoitzak hartu ditu. Bederatzi lagun atxilotu ditu, tartean, Martxelo Otamendi Egunkariako zuzendaria. Atzo, Martxelo Otamendi Azpeitian izan zen Baite Euskara Elkarteak antolatutako hitzaldia ematen, euskal prentsaren inguruan jardun zen Martxelo.

 

»» Erantzunak: 22 (Uztarria.eus...)

Pilar Aizpitarte eta Enrike Zurutuza, Baiteko Ohorezko Bazkide dira jada

Baite Euskara Elkartea | 2003-02-17 : 13:02 | Euskara

Baite Euskara Elkarteak beste bi Ohorezko Bazkide ditu lehengo larunbatetik: Pilar Aizpitarte eta Enrike Zurutuza. Larunbatean izan zen ekitaldia, Sindikatu Zaharrean. Jende ugari bildu zen bertan.

 

Baite-ren zuzenketa

Baite Euskara Elkartea | 2003-02-06 : 11:02 | Euskara

Baite Euskara Elkarteak hurrengo astean Ohorezko Bazkideak izendatzeko daukan ekitaldia dela eta, zuzenketa bat egin beharra du aldizkari argitaratu berrian egindako oker bategatik.

"Teorian hizkuntza komunitate honi dagokiona da, munduko edozein hizkuntza komunitateri dagokiona"

Baite Euskara Elkartea | 2003-01-27 : 18:01 | Euskara

Baite Euskara Elkarteak antolaturik hilaren 15an Aitonenako aretoan Behatokiko arduraduna den Paula Kasaresen hitzaldi interesgarria izan genuen. Hona pasarte batzuk.

Azpeitiarren betiko kantuak denen esku

Azpeitiko Euskara Patronatua | 2003-01-27 : 11:01 | Euskara

Azpeitiarrak beti izan dira kantu zaleak. Lagunartean elkartuz gero, kantuan aritu gabe etxeratzea ezinezkoa zen garai batean. Berdin gertatzen zen familiako ospakizunetan. Kantuak, gainera, familian eta lagunartean ikasten ziren batik bat. Gaur egun, tamalez, hain sustraituta zegoen ohitura hori galtzen ari da ezari-ezarian.

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

KORRIKA 13rako herri batzordea osatzeko bilera deialdia

Olatz Aranguren | 2003-01-24 : 13:01 | Euskara

Bi urtean behin egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia abian da, eta laster da gurean.

»» Erantzunak: 5 (Uztarria.eus)

Hazparneko Ikastolaren inaugurazio ekitaldia apirilean izango da azkenean

Baite Azpeitiko Euskara Elkartea | 2003-01-10 : 16:01 | Euskara

Egin, egingo da. Baina apirilean, ez urtarrilean. Hots, Hazparne herriko (Lapurdi) Ezkia Ikastolaren inaugurazio ekitaldi ofiziala apirilean egingo da azkenik, jada eraikin berrian klaseak ematen hasi badira ere. Azpeitiarekin anaituta dago Hazparne.

Korrika 13 badator!!!

Olatz Aranguren Juaristi | 2003-01-10 : 12:01 | Euskara

Bi urtean behin egiten den lez, aurtengoan ere badator KORRIKA. Hori dela eta antolaketarako beharrezkoa den herri batzordea sortzeko lehen bilera deitzeko asmotan gatoz. Bilera abenduaren 17an, ostiralean, arratsaldeko 7etan egingo dugu AEK Mikelts euskaltegian.

Abizenak euskalduntzeko zerbitzua Baite Euskara Elkartean

Baite Euskara Elkartea | 2002-12-05 : 19:12 | Euskara

Azpeitiko Baite Euskara Elkarteak abizen euskaldunak euskaraz jartzeko zerbitzua martxan jarri du.

»» Erantzunak: 6 (Uztarria.eus...)

Iñigo Aranbarri hizkuntza, euskara eta ideologiaz aritu zen

Baite Azpeitiko Euskara Elkartea | 2002-11-25 : 11:11 | Euskara

Baite Euskara Elkarteak antolaturik, feria egunean ohi bezala, 25 lagun bildu ziren Azpeitiko Aitonenan. Joxe Luis Otamendik sarreran aipatu zuen: Idazle ugaria dela lan asko eta hainbat alor jorratuak dituena: poesia, nobela, kronika, saiakera...Artikulu ugariren egile: Jakin, Argia, Euskaldunon Egunkaria... Hitzaldiaren gaia: “Hitzak eta giltzak” bere liburuan jorratutako gaia dakar: “Hizkuntza, euskara eta ideologia”.Hitzak markatutako kartak bezala dira. Bakoitzak zein begirada, jarrera hartzen duenaren baitan erabiltzen ditugunak.

 

Baitek Antzerki Topaketetako 12 sarrera zozketatu ditu

Baite Euskara Elkartea | 2002-11-08 : 16:11 | Euskara

Mari Tere Aldalur, Jone Salegi, Inma Epelde, Iñaki Esnaola, Jaione Caballo eta Alaitz Olaizola dira Baite Euskara Elkarteak XX. Euskal Antzerki Topaketetarako zozketatu dituen sarreren irabazleak. Bakoitzak bina sarrera lortu ditu.

Eli Lasa eta Pedro Otaegi dira Baiteren hamargarran irabazleak

Baite Euskara Elkartea | 2002-10-30 : 11:10 | Euskara

Elisabet Lasa Arozena eta Pedro Otaegi Labaka Baite Euskara Elkartek bazkideeak izan dira Baiteren hamargarren zozketako irabazleak. Biek Gotain dendako produktu bana irabazi dute: Eli Lasak Chanel-en perfumea emakumeentzat (Coco Mademoiselle), eta Pedro Otaegik Chanel-en perfumea gizonezkoentzat (Allure).

Umeei euskaraz jolasten ikastaroa dela-eta bilera deitu du Baitek

Baite Euskara Elkartea | 2002-10-21 : 09:10 | Euskara

Azpeitiko Baite Euskara Elkarteak, euskara normalizatzeko bidean, ekimen berri bati heldu dio, umeei euskaraz jolasten irakasteko ikastaroa antolatu duelako.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Emaitzak: 622 | Orriak: 1 2 3 4 ... 26 27 28 29 30 31 32