23. Korrika

Harro hartu du 23. Korrika Azpeitiak

Maialen Etxaniz eta Nerea Uranga 2024ko mar. 20a, 09:04

Goizeko ordu txikietan iritsi da 23. Korrika Azpeitira, eta jendetzak egin dio harrera euskararen aldeko aldarriari. Zestoa aldetik etorri da eta Azkoitirako bidean agurtu dute azpeitiarrek. Egunean zehar argazkiak gehitzen joango da Uztarria.

23. Korrikaren Harro herri leloarekin bat egin  du gaur Azpeitiko herriak. Harro hartu dute azpeitiarrek goizeko ordu txikietan euskararen aldeko aldarria. Zestoa aldetik 05:00 aldera iritsi da Korrika, eta herriko kaleak igaro ahala, Korrikara batzen joan da jende oldea. Azpeitiko 34 eragilek eraman dute Korrikaren lekukoa, eta Azkoitirantz abaitu da 05:30 pasatxoan.

Argazkiak: Maialen Etxaniz, Nerea Uranga eta AEK