Ikasleekin kontzientzia linguistikoan zirikatzen

Erabiltzailearen aurpegia Zaparraie euskara taldea 2024ko mar. 22a, 09:29
Azpeitiko Ikastola Ikasberriko ikasleekin egindako saioetako bat.

Azpeitiko Ikastola Ikasberriko 17-18 urteko ikasle batzuekin kontzientzia linguistikoan zirikatze aldera ariketa bat egin du Zaparraie Azpeitiko euskara taldeak, geuk proposatuta. Ariketa dinamikoak izan dira. Zaparraieren lehendabiziko asmoa zen ikasleak pentsatzen jartzea euskararen ezagutzaz, erabileraz eta egoeraz, eta gero haiei errealitatea mahai gainean jartzea. Ona da ariketaren balorazioa. 

Ikasle haiekin egindako lehen saioa lehengo ostiralean izan zen, eta astelehenean bigarrena. Beste bat egitea falta da. Euskal Herriko, Gipuzkoako eta Azpeitiko egoera soziolingustikoaren hainbat kontu izan genituen hizpide, alor desberdinekoak. Kultur kontsumo eta baliabideak edota teknologia zerbitzuak ere aztertu zituzten.

Ikasleak taldeka aritu ziren, eta gaiak aztertu eta eztabaidatu zituzten; azken batean, bakoitzak bere ondorioak atera eta Azpeitian eta inguruan egoera hobetzeko zer egin dezakeen pentsatzeko. Hori da Zaparraieren helburu nagusia: kontzientzia linguistikoan eta nazionalean eragitea.

Herriko beste ikastetxeei proposatua diegu saiook egitea; Urola Ikastolak erantzun du ikasturte berrian egin daitekeela.