23. Korrika

Ordu txikietan festa handia ekarriko du Korrikak

Mailo Oiarzabal 2024ko mar. 19a, 12:00
22. Korrika 2022ko apirilaren 8an igaro zen Azpeititik. (Korrika)

04:30 pasatxo sartuko da 23. Korrikaren lekukoa Azpeitiko lurretan, eta 04:50 aldera iritsiko da herrigunera, Madalenako bide zaharrean barrena. Txerloiko bihurgunean Azkoitikoei 05:20 pasatxotan eman bitartean, guztira herriko 34 eragilek erabiliko dute lekukoa eskutik eskura.

Aste erdian eta goizeko ordu txikietan igaroko da 23. Korrika Azpeititik, ez-orduetan euskararen aldeko aldarria eta festa giroa hauspotzeko prest.

Datorren gauean edo asteazken goizaldean, martxoaren 20an, 04:30 pasatxo sartuko da 23. Korrikaren lekukoa Azpeitiko lurretan –Lasaoko gasolindegiaren parean hartuko dute Domusa Teknikekoek–, eta 04:50 aldera iritsiko da herrigunera, Madalenako bide zaharrean barrena. Txerloiko bihurgunean 05:20 pasatxotan Azpeitiko EAJkoek Azkoitiko Udalekoei eman bitartean, guztira herriko 34 eragilek erabiliko dute lekukoa eskutik eskura Azpeitian.

Ez dira gutxi izango Korrikari harrera egiteko eta lasterka egitasmoarekin bate egiteko kalera irtengo diren herritarrak. Etxean geldituko direnek, berriz, Korrikaren Azpeitiko pasartea zuzenean ikusteko aukera izango dute Uztarria.eus-en.

Ibilbidea, ordutegia eta eragileak

Beheko zerrendan daude 23. Korrikak Azpeitian osatuko duen ibilbidea, kilometro bakoitzera lekukoa iristea espero duten ordutegia, eta eragile bakoitzak lekukoa hartuko duen tokia. Urolako Komunikazio Taldea (UKT) izango da Azpeitian Korrikan parte hartuko duten eragileetako bat; hain zuzen ere, bazkide batek eramango du lekukoa UKT-ren kilometro zatian, Loiola eta Munategi arteko autoeskolen zabalgunetik aurrera.

  • 04:36. Lasaoko gasolindegia: Domusa Teknik.
    • 04:40. Tartean, Iraurgi Ikastetxea.
  • 04:43. Gaztañazabal baserria: Imara Ingeniaritza.
    • 04:43. Tartean, Bieleko langileak.
    • 04:45. Tartean, Orkatz kultur elkartea.
  • 04:46. Ezkuzta: Sammic.
    • 04:48. Tartean, Danobat S. Coop.
  • 04:49. Madalenarako bide zaharrerako sarrera: Azpeitiko EH Bildu.
    • 04:50. Madalenako baseliza: Kulturaz Koop.
  • 04:51. Damasoneko zubia (Ibaondo kalean): Azpeitiko Ikastola Ikasberriko ikasleak.
    • 04:52. Erdikalea: Elkar-ekin.
  • 04:54. Plaza Txikia: Erniarraitz bertsozale elkartea.
    • 04:55. Enparango zubi parean, Enparan kalean: Baigera.
  • 04:56. Perez Arregi plaza: Urola Kostako LAB.
    • 04:57. Tartean: Irurena Group.
  • 04:58. Enparan dorretxea: Azpeitiko Ikastola Ikasberriko langileak.
    • 04:58. Zelai Luze: Azpeitiko Sare.
  • 04:59. Azoka Plaza atzea: Azpeitiko Udala.
    • 05:00. Jose Artetxe sarreran: Sokaitz kirol kluba.
  • 05:01. Anbulatorioa: Centerpoint akademia.
    • 05:02. Perdillegiko aparkalekua: Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko ikas komunitatea.
  • 05:03. Auzarazako biribilgunea: Azpeitiko Ikastola Ikasberriko gurasoak.
    • 05:03. Tartean, Izarraitz igeri elkartea.
  • 05:04. Sanjuandegiko biribilgunea: Azpeitiko Udala.
    • 05:05. Tartean, Kimu Bat.
  • 05:06. Euskalerriako biribilgunea: Bertan merkatari elkartea.
    • 05:08. Tartean, Azpeitiko Ernai.
  • 05:09. Salbe auzunea, 11 (bidegurutzea): Zezenbeltz elkartea.
    • 05:10. Etxebeltz-Izarra auzorako sarrera: Pasaiako Sarraskia Argitu taldea.
  • 05:11. Olazbiderako biribilgunea: Oilo Soro elkartea.
    • 05:13. Tartean, Azpeitiko Sortu.
  • 05:14. Loiolako autobus geltokia: Kilometro Urdina.
  • 05:18. Loiolako irteera: Elikagunea.
    • 05:19. Autoeskolen zabalgune parean: Urola Komunikazio Taldea (UKT).
  • 05:20. Munategi: Ikasberri kirol elkartea.
    • 05:23. Munategi-Azkoitia tartea: Azpeitiko EAJ.