Zaparraieren kanpaina, Azpeitian nonahi eta noiznahi euskaraz bizi gaitezen

Erabiltzailearen aurpegia Zaparraie euskara taldea 2024ko mar. 19a, 10:00
Elizkalea. (Maialen Etxaniz/UKT)

Euskararen erabilerari eta hizkuntza eskubideei buruzko kanpaina hasiko du Azpeitiko euskara taldeak, esparru batzuetan: merkataritza, ostalaritza, administrazioa, herriko talde-elkarteak, soziedadeak.... 400en bat eskutitz izango dira, eta jarraipena egingo dugu.

Zaparraie euskara taldeak datozen egunetan herriko eragileei euskararen erabilerari buruzko gutuna helaraziko die —enpresa arloa aurrerago landuko dugu—.
 
Hauek dira eragileei bidaliko diegun eskutitzaren ardatz batzuk:
 
  • Euskararen berreskurapenerako lanean gabiltza eragileak eta herritarrak. Oraindik bada zereginik.
  • Azpeitian gazteleraz hainbat esparru.
  • Euskarak historikoki zapalkuntza jaso du.
  • Euskaraz aritzeko baliabideak badaude.
  • Funtsezkoa da euskaldunok kontzientzia handiagoa izatea.
  • Zaparraiek jarraipena egingo du.

Kanpaina gehiago egingo ditugu hurrengo hilabeteetan: errenta aitorpena euskaraz, euskal abizenak euskal grafian...