(👎) Hanburgesa gazteleraz jan behar

Erabiltzailearen aurpegia Zaparraie euskara taldea 2024ko api. 9a, 09:05

HizkuntzaEskubideakAzpeitia 👎/ Herritar batek bidali digu: "X tabernan [guk kendu dugu izena, gure irizpideen arabera] astero hanburgesa gazteleraz jan behar izaten da. Kartela, publikazioak eta arreta beti gazteleraz, nahiz eta euskaraz jakin".

Salaketa hori ere Behatokira eta Elebidera pasatuko dugu.

Oharra: herritarrok zerbait ikusten baduzue salatzeko edo goraipatzeko modukoa, bidali testua eta argazkia zaparraie@gmail.com helbidera, eta argitaratuko dugu, zuen izenik jarri gabe.