Euskara eta Kulturartekotasuna egitasmoaren orain artekoak azaldu dituzte

Nerea Uranga 2024ko mar. 14a, 09:17
Euskara eta Kulturartekotasuna proiektuaren barruko atzoko hitzaldia, Azoka Plazako aretoan. (Maialen Etxaniz)

Etorkinen seme-alabak eta euskara. Elkarrekin pentsa dezagun izenburu hartuta hitzaldia izan zen atzo, asteazkena, Euskara eta Kulturartekotasuna proiektuaren barruan.

Etorkinen seme-alabak eta euskara. Elkarrekin pentsa dezagun izenburuko saioan parte hartu zuten atzo arratsaldean, Azoka Plazako aretoan Mondragon Unibertsitateko Karmele Perez eta Amelia Barquin irakasleek. 

Euskara eta Kulturartekotasuna proiektuaren barruko saioa izan zen atzokoa, eta Azpeitiko Udala, Uema eta Huhezi dira egitasmoaren sustatzaileak, eta herriko ikastetxeek eta zenbait eragilek parte hartzen dute. Egitasmoaren helburua euskara komunikatzeko tresna gisa indartzea, eta euskaraz ez dakiten herrikideei komunikazioa errazteko erremintak eskaintzea da, haien parte hartzea sustatzeko.

Atzoko saioan oinarrizko irizpideak eta orain arteko denboran sortutako galderak eta zalantzak azaldu zituzten Perezek eta Barquinek.

Atzokoa herritarrei zuzendutako saioa izan zen, eta gaur beste saio bat egingo dute herriko lau ikastetxeetako irakasleei bideratutakoa.